Wikipedia, Entziklopedia askea
Buztanbeltz.

Buztanbeltza Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi den arraina da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz gehienek buztanbeltz bezala ezagutzen dute. Euskal Herrian beste hainbat izen ditu: Erroburu, koilaka, popamento edo zapatero.

Bere izen zientifikoa Oblada melanurada. Melanura, melanos eta oura hitzetatik dator, "buztan beltza" esan nahi du, buztanean puntu beltz bat duelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztanbeltz.

Arrain txikia eta forma gabekoa da. Zilar kolorekoa da. Bizkarraldea ilunagoa du, buztanean orban beltz nabarmen batekin. Gaztea denean, urre kolorekoa da eta orban beltza argiagoa du.

Aho txikia du. Masailezurrean 8-10 hortz txiki ditu eta ez du letaginik.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoaren ekialdean eta Mediterraneoan bizi da. 30 metroko sakoneran bizi da gehienez.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain hau orojalea da, hau da, denetik jaten duen animalia da. Batez ere, zizareak eta arrain txikiak jaten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Buztanbeltza eme jaiotzen da eta hazten denean ar bihurtzen da.

Espezie honek maiatza eta ekaina artean jartzen ditu arrautzak.

Arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztanbeltzak behin eta berriro ibilbide bera egiten duenez arrantzaleentzat harrapakin erraza da.

Hala ere, ez da erraza Euskal Herriko arraindegietan espezie hau aurkitzea.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneoan buztanbeltza jatea ohikoa da. Haragi zuria eta xamurra du.

Prestatzeko hainbat modu:

  • Parrilan.
  • Labean.
  • Plantxan.
  • Frijituta.