Txikipedia:Carl Friedrich Gauss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hemen Carl Friedrich Gauss 1875eko argazki batean.

Carl Friedrich Gauss matematikari alemaniarra izan zen, 1777ko apirilaren 30ean jaio eta 1885eko otsailaren 23an hil zen.

Familia eta bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl familia pobre batetik dator, ama, Dorothea Gauss, jaiotzez argia zen, izaera alaia eta tinkoa zeukan. Carl Friedrich Gauss txikitatik oso trebea zen Matematikan eta matematikari, astronomo eta fisikari alemaniar ospetsua bihurtu zen eta historiako matematikaririk handienetakotzat hartzen da egun.

Gauza askotan ekarpen handiak egin zituen, besteak beste, zenbakien teorian, analisi matematikoan, geometria diferentzialean, estatistikan, aljebran, geodesian, magnetismoan eta optikan.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brunswickeko dukeak emandako dirulaguntzari esker, Collegium Carolinum-en ikasi al izan zuen 1792-1795 bitartean, eta Gottingengo Unibertsitatean 1795etik aurrera. Ikasle zen denbora horretan, 17 aldeko alde berdinak zituen poligono bat egitea lortu zuen,  bakarrik erregela eta konpasa erabiliz.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1799an, hogeita bi urterekin, Doktoretza gauza gehiago eta zailagoak ikasteko aurkeztu zuen Helmstedteko x.; zenbaki konplexuen teoria landu, eta Aljebraren oinarrizko teorema frogatu zuen. Bi urte geroago Disquisitiones Aritmeticae liburua argitaratu zuen-<, zenbakien teoriari sei atal eskainiz eta matematiketako adar honi estruktura sistematizatua emanez. Urte horretan bertan, Zeres planetoidearen orbita aurreikusi zuen karratu txikienen metodoari esker.

Lanak eta aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Astronomia irakaslea izan zen, eta 1809an Göttingengo unibertsitateko astronomia behatokiko zuzendari izendatu zuten. Urte berean, Theoria motus corporum coelestium en sectionibus conicis solem ambientum plazaratu zuen, non planeta baten orbita nola kalkulatzen den azaltzen duen. Ekuazio diferentzialei eta sekzio konikoei buruz sakondu zuen. 1816tik aurrera, geometriako lanak egin zituen, eta geometria ez-euklidearraren lehen oinarriak jarri zituen.

              1823an, Theoria combinationis observationum erroribus minimis obnoxiae liburua argitaratu zuen, estatistikari buruzkoa; bertan agertzen da banaketa normala, zeinaren kurba bereizgarriari Gaussen kanpaia izena ematen zaion. Geometria diferentzialean ere interes handia agertu zuen; Disquisitiones generales circa superficies curva izan zen haren ekarpenik garrantzitsuena jakintza eremuan. Lan horretan agertu zuen Egregium Teorema, eta hortik dator Gauss-en kurbadura terminoa.

              1829tik aurrera, magnetismoa eta Lurraren indar magnetikoak ikertu zituen Wilhelm Weber fisikariarekin batera. 1839an eman zituen argitara ikerketa horien emaitzak Lurraren magnetismoari buruzko teoria orokorra liburuan. Elkarrekin aritu ziren sei urteetan zehar, Gauss eta Weberrek gehiago ere lortu zuten: Kirchhoffen legeak aurkitu zituzten, eta telegrafo bat sortu zuten.[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carl Friedrich Gauss. 2023-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).