Txikipedia:Christine Ladd-Franklin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christine Ladd-Franklin argazki batean
Christine Ladd-Franklin

Christine Ladd-Franklin,Estatu Batuetako matematikari eta zientzialaria izan zen.Abenduak 1 ean jaio zen, Connecticut herrian, Estatu batuetan. 1847an jaio zen, 1930ean hil egin zen,83 urteekin. Matematikari eta zientzialariaren apartez, psikologoa  izan zen, eta Graduatu ondoren, Zientziak eta matematika irakatsi zituen hainbat lekutazn.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1878an, Johns Hopkins unibertsitatean sartu zen. Urte batzuk aurrerago, 1887an ikusmenarekin interesatu zen, 1891.urtean Ladd-Franklinek, Hermann von Helmholtzen laborategian lan egin  zuen, eta kolorearen ikusmenaren teoriari buruzko hitzaldietara joan zen. Hitzaldi horietara joan ondoren, Ladd-Franklinek kolorearen ikuspegiaren teoria garatu zuen, eta 1929an Color and Color Theories argitaratu zuen.

Ekarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ladd-Franklinek psikologian egin zuen ekarpen nagusietako bat kolorearen ikuspegiaren teoria izan zen.

zzLadd-Franklinek adierazi zuenez, "animalia batzuk daltonikoak dira eta onartu zuten ikuspegi akromatikoa lehenbizi ardoaren kolorearen bilakaeran eta ikuspegian agertu zela, gero". Gainera, giza begiak aurreko garapenen zatiak izan zituen. Begiaren zatirik eboluzionatuena fobea dela ikusi zuen, non, gutxienez eguneko argitan, ikusmen-zolitasuna eta kolorearekiko sentikortasuna handiagoak baitira.

Christine Ladd-Franklin gaztea zenean
Christine Ladd-Franklin

Ekarpenaren etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ladd-Franklinek ondorioztatu zuen kolorearen ikuspegiak hiru etapa izan zituela: ikuspegi akromatikoa (zuri-beltza), sentikortasun urdin-horia eta sentikortasun gorri-berdea. Sentikortasun gorri-berdea eboluzionatzen azkena izan zenez, azaltzen du zergatik pairatzen duten pertsona askok daltonismo gorri-berdea. Populazio txiki bati eragiten dion hurrengoa daltonismo urdin-horia da. Ikuspegi akromatikoa eboluzionatu zuen lehena izan zenez, azaltzen du zergatik ez dion herritar gehienei eragiten daltonismo zuri-beltzak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]