Txikipedia:Cork

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cork hiriko ikustekoak

Cork Irlandako bigarren hiririk populatuena da. Munster probintziako eta izen bereko konderriaren hiriburua da. 120.000 biztanle inguru zituen 2011an. 2005ean Europako kultura-hiriburua izan zen Cork.

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Ana eliza: Kanpaidorrea Corkeko eraikinik ezagunena da. "Lau aurpegitako gezurteroa" ezizena du, alde banatara dituen erlojuek ordu desberdina ematen dutelako.
  • Saint Fin Barre katedrala (protestantea)
  • Andre Mariaren katedrala (katolikoa)
  • Udaletxea
  • St. Patrick's eta Grand Parade kaleak
  • Merkatu ingelesa


Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazia da Corkeko ekonomia jarduera nagusia. Apple Inc. informatika enpresaren lantegia ere badago bertan.

Garagardogintza ere industria garrantzitsua da. Corken Murphy's Irish Stout garagardoa ekoizten da Heinekenek bertan duen lantegi erraldoian.