Edukira joan

Santa Ana-Shandon Eliza (Cork)

Koordenatuak: 51°54′12″N 8°28′34″W / 51.9033°N 8.4761°W / 51.9033; -8.4761
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Ana-Shandon Eliza
Santa Ana Elizaren kanpaidorrea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboa Corkeko konderria
HiriaCork
Koordenatuak51°54′12″N 8°28′34″W / 51.9033°N 8.4761°W / 51.9033; -8.4761
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1722
Izenaren jatorriaAna
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaDiocese of Cork, Cloyne and Ross (en) Itzuli
IzenaAna
Arkitektura
Webgune ofiziala

Santa Ana-Shandon Eliza (ingelesez St. Anne-Shandon church) Cork hiriko eraikinik ezagunena da bere kanpaidorrearengatik. Shandon auzoan kokaturik dago.

Shandon auzoan aurretik Andre Mariaren Eliza izan zen, "Mendiko Andre Maria" ezizenaz ezagutzen zena, baina 1690an Gilendar gerretan suntsitua izan zen. 1693an Andre Mariaren eliza berria eraiki zen.

Shandon auzoko populazioa nabarmen igotzen hasi zen eta bigarren eliza bat altxatzea erabaki zen. 1722an beraz Santa Ana eliza eraiki zen. 1772an parrokia bihurtu zen.

Bi harri mota ditu, hareharri gorria, aurrez bertan egon zen Shandon gazteluaren aztarnetatik harturikoa, eta kareharria, monasterio frantziskotarretik harturikoa.

Dorreak 36.5 metrotako altuera dauka eta gaineko haizeorratza izokin itxurakoa da, arraina baitzen lehenengo kristauen sinboloa. Dorrea diseinatu eta eraiki McOsterich familiak egin zuen eta gaur egun ere munduko edozein tokitan McOsterich familiako norbait ezkontzen bada kanpaiek jotzen dute.

Zortzi kanpai ditu eta Francis Sylvester Mahonyk bere "The bells of Shandon" abesti famatuan aipatzen ditu.

Kanpaidorrearen alde bakoitzean erlojua dago eta bakoitzak ordu desberdina ematen du, horregatik "Lau aurpegitako gezurteroa" ezizena jaso du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]