Wikipedia, Entziklopedia askea

Cornelia Funke

👶
Jaiotza
1958ko abenduaren 10a
Dorsten
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Argazkiak
ikusi
Cornelia Funke idazlea 2023an.

Cornelia Funke haur eta gazteentzako liburuak idazten dituen idazle alemaniar bat da. 1958an jaio zen Alemaniako Dorsten hirian, baina gaur egun Los Angelesen bizi da bere bi semeekin.

Cornelia Funkeren liburuetako protagonistak haurrak edo nerabeak izaten dira. Haren liburu asko oso irudimentsuak dira, eta bertan izaki mitologikoak agertzen dira. Bere liburu sail batzuk bereziki ezagunak dira eta euskaratu ere egin dira, adibidez, Lapurren burua, Tinta bihotz eta Reckless, harrizko haragia edo Txerrikume pirata.

Orain arte 40 liburu baino gehiago idatzi ditu, tartean liburu ilustratuak, haurrentzako liburuak eta baita helduentzako istorio luzeak ere. Bere liburuak beste hizkuntza askotara itzuli dira, batzuk 35 baino gehiagotara. 2012ko urrian mundu osoan 10 milioi liburu baino gehiago saldu dituela iragarri zen. Liburu batzuk antzezlan bihurtu dira eta beste batzuk zinemara eraman dira.

Nola bihurtu zen idazle?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cornelia Funke ez zen idazle bihurtu 35 urte bete arte, aurretik beste lanbide batzuk izan baitzituen. Bere jaioterriko institutuan graduatu zen. Ondoren, Hanburgora joan zen, irakasle izateko trebatu zen eta hiru urtez haurtzaindegiko irakasle aritu zen.

Bere lanaz gain, liburuen ilustrazioa ikasi zuen, hau da, liburuetarako marrazkiak nola egin. Lan honek istorioak berak idatzi eta marraztu nahi izatera eraman zuen. Cornelia Funkek haurrentzako telesail baterako gidoiak ere idatzi ditu Alemaniako telebistarako.