Txikipedia:Corona Borealis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Corona Borealis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corona Borealis edo Ipar Koroa, ipar hemisferioko konstelazio bat da eta osatzen duten izarrak zirkuerdiko arku bat eratzen dute. 88 konstelazio modernoetakoen bat da, eta Ptolomeok zerrendatutako 48 konstelazioen artean dago. 24 izarrek sortzen dute, beraien artean disdiratzuena Alphecca delarik.

Corona Borealisen konztelazio mapa
Corona borealis zeruan

Greziar mitologian koroa Ariadnarena da, Minosen alaba. Baina Ariadnak ez zuen Dionisoren ezkontza onartzen, forma hilkorra zuelako, eta Teseok abandonatu ondoren gizaki batekin ezkondu nahi ez zuelako. Jainko bat zela frogatzeko, Dionisok koroa kendu eta zerura bota zuen. Ariadna, pozik, berarekin ezkondu eta hilezkor bihurtu zen.

Beste kondaira batek dio, Dionsok, ezkontza opari moduan, Adriadnari koroa oparitu ziola. Bera hil zenean, jainkoak koroa zerurantz bota zuen, eta konstelazio bihurtu zen.