Greziar mitologia
Greziar mitologia Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera azaltzeko istorio multzoa da, narrazio ugaritan sakabanatuta.
Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen bizitza eta abenturak kontatzen ditu. Hastapenean ahozko-olerki tradizioan zegoen barreiatuta, baina geroago literaturan gorde ziren. Ezagututako literatura-iturririk zaharrena Homeroren Iliada eta Odisea olerki epikoak dira, zeinek Troiako Gerraren inguruko istorioak kontatzen dituzten. Hesiodo ia Homeroren garaikidearen Teogonia eta Lanak eta egunak idazkietan munduaren sorrera, jainkoen agintarien jarraipena, giza-aroen hurrenkera, gizakien atsekabeen sorrera edo erlijio-ohituren sorrera kontatzen dira. Mitoak ere beste poema epikoetan ere gorde dira, baita K.a. V. mendeko tragedietan, Aro Helenistikoaren idazkietan edo erromatar garaiko idazleen izkribuetan (Plutarko eta Pausaniasenetan esaterako) ere.
Graziar mitologiak eragin handia utzi du Mendebaldeko zibilizazioaren kulturan, artean eta literaturan. Mendebaldeko ondarea izanda, garai guztietako artistak horretaz baliatu dira inspirazio berria bilatzeko eta, oinarritzat jota, artelan berriak sortzeko.[1][2]
Jainko eta jainkosak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek dira jainko eta jainkosa [3] nagusietako batzuk:
- Afrodita: Maitasunaren eta edertasunaren jainkosa.
- Apolo: Musika eta poesiaren jainkoa.
- Ares: Gudaren jainkoa. Artemisa: Ehiza eta basatien jainkosa.Artemisa jainkosa
- Atena: Jakinduriaren jainkosa.
- Demeter: Nekazaritzaren jainkosa.
- Dioniso: Ardo eta jaien jainkoa.
- Hades: Lurrazpiaren jainkoa.
- Hefesto: Sua eta teknologiaren jainkoa.
- Hera: Ezkontza eta emakumearen jainkosa.
- Hermes: Lapur, merkataritza eta bidaiarien jainkoa.
- Hestia: Etxearen jainkosa.
- Poseidon: Itsaso eta lurrikaren jainkoa.
- Zeus: Zeru eta trumoiaren jainkoa. Jainkoen Errege Gorena.
- Eolo: Airearen jainkoa.
- Kronos: Denboraren jainkoa.
- Erebo: Iluntasunaren jainkoa.
- Gea/Gaia: Lurraren jainkosa.
- Hermera: Egunaren jainkosa.
- Nix: Gauaren jainkosa.
- Tartaro: Iluntasun eta azpimunduaren jainkoa, alegia, heriotzaren jainkoa.
- Urano: Paradisuaren jainkoa.
Greziar jainkoen genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromatar eta greziar jainko eta jainkosen izenen konparaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
GREZIAR IZENA | ERROMATAR IZENA | JARDUERA ESPARRUAK |
Zeus | Jupiter | Jainkoen eta gizakien erregea |
Hera | Junon | Zeusen emaztea |
Poseidon | Neptuno | Itsasoetako jainkoa |
Hefesto | Vulkano | Suaren jainkoa |
Hades | Pluton | Infernuko eta hildakoen jainkoa |
Febo (edo Apolo) | Apolo | Igarpenaren eta musikaren jainkoa |
Atena | Minerva | Jakinduriaren jainkosa |
Afrodita | Venus | Maitasunaren jainkosa |
Artemisa | Diana | Ehiza eta basoetako jainkosa |
Ares | Marte | Gerraren jainkoa |
Hermes | Merkurio | Jainkoen mezularia |
Dionisio | Bako | Ardoaren jainkoa |
Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Greziako literatura izan zen Europan aurrenekoa eta bere bilakaeran ia genero guztien oinarriak jarri zituen.
Poesia
- Poema epikoak
Greziako nobleek gogoko zuten arbasoen guduak eta ekintza miragarriak entzutea, eta beren burua ikusten zuten haietan islaturik. Aedo edo rapsodo deitutako poeta ibiltariek horrelako gertaerak konposatzen eta ahoz zabaltzen zituzten, beren poema epikoen bitartez (grekozko epo-tik, «kontakizuna»).
Oro har, hauexek dira epikaren baliabideak:
- Literatur formulen eta adjektiboen errepikapena.
- Konparazioen erabilera etengabea.
- Deskripzio zehatz-zehatzak.
- Poema homerikoak
Greziar poema epiko gehienak galduta daude. Hala ere, Homeroren bi obra luze kontserbatzen dira.
Iliada: greziar epopeia da, K.a. IX. mende inguruan idatzia. Betidanik Homerok idatzia dela uste izan bada ere, teoria asko dira Iliada-ren egileari buruz.
Odisea: greziar epopeia da, k.a. VIII-IX. mendeen inguruan idatzi zena, garai arkaikoan. Betidanik Homerok idatzitakotzat hartu izan da.
- Poesia lirikoa
Poesia lirikoak orainaldiko sentimenduetan eta arduretan erreparatzen du. Poemak lira edo txirula baten doinuaz lagundurik kantatzen ziren, eta hortik lirika izena. “Ni”aren esnatzeak edo maitasun sentimenduak leku pribilegiatu bat hartu zuen eta heroi imajinarioen eta jainkoen amodioez abestetik, norbanako existentziaz hitz egitera pasatu zen.
Antzerkia
Atenasen aurkitu ziren antzerkiaren lehen urratsak. Dioniso jainkoaren omenez egiten ziren jaiekin lotuta dago eta Dionisiarrak izena hartzen zuten. Urteko data jakinetan egiten ziren antzerki jarduerak: Lenea-etan (urtarrilaren amaieran Atenasen egiten ziren txapelketa dramatikoak), Landatar Dionisia-etan (abenduaren amaieran Atenasetik kanpo egiten ziren txapelketa tragiko eta komikoak) eta Dionisia handietan (Atenasen martxoaren amaieran egiten ziren txapelketa ikusgarrienak). Genero nagusiak hurrengoak dira:
- Tragedia: V. mendean ditiranboetatik sortu zen genero literarioa da. Hasiera batean haien helburua ikusleei lekzio moral bat ematea zen, jainkoak errespetatzea eta giza mentalitatean pentsaraztea. Baina antzerkia genero bezala hartu zenetik inguru erlijiosoko gaiak alde batera utzi ziren eta helburu literarioa garatzen da, hau da, jendea entretenitzea, espresioa sortzea, zerbait gogoangarri adieraztea, egunerokoa alde batera utzita.
Errepresentazio gai nagusiak: politika, mitoak, irtenbide gabeko gatazkak, heroien abenturak, arazo sozialak eta fenomeno naturaletakoak izango dira. Pertsonaien emozioak, estutasunak, kezkak eta pasioak agertzen dira, batzuetan gizakien portaera azaltzeko erreferentziazko pertsonaiak sortuz.Tragedia greziar guztiak, bat izan ezik, greziar mitologiari ere egiten diote erreferentzia.
- Komedia: Gobernuaren babesean antzeztutako obrak ziren. Hala ere, tragedien ondoren etorritako generoa da, K.a. 486 urtean konkretuki lehenengo antzezpenak egin ziren Dionisia handietan.
- Pantomima: Generoaren jatorria Antzinako Grezian eta Erroman dago, non antzerki-genero herrikoia izan zen. Oro har komikoa eta komediazkoa, musikaz lagunduta, mimo moduan jokatzen duten antzezleek egiten dutena.
- Opera: Antzinako Grezian bazegoen abesturik eta musikaz lagundurik egiten zen drama greziarra, eta aro modernoan antzeko beste adierazpide batzuk sortu dira, esaterako musikala.
Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Atena Nikeren tenplua: tenpluaren barruan Atena jainkosaren irudia dago eta Atenaseko Akropolian kokatuta dago (k.a. 421 urtean eraikitzen hasi zen).
- Zeusen tenplua: Zeus jainkoari eskeini zion tenplua. Atenaseko Akropolian kokatutako tenplua.
- Partenoia: Atena jainkosari eskainitako tenplua da, Atenaseko Akropolian kokatuta (k.a. 433. urtean bukatu zen).
- Artemisaren tenplua: Artemisari eskeinitako tenplu hau k.a VIII. mendean eraiki zen baina k.a 356. urtean suntsitu zen sute baten ondorioz. Efeso hirian kokatuta zegoen, gaur egungo Turkian.
- Poseidonen tenplua: K.a 440. urtean eraiki zen Atenaseko Sounion lurmuturrean.
- Delfosko Orakulua: barruti sakratua da eta bere barnean Apolo jainkoari eskainitako tenplua aurkitu daiteke. Delfoseko antzinako hirian kokatuta dago (k.a IV. mendean eraiki zen).
- Epidauroren antzokia: Asclepio jainkoari eskainitako antzokia da, Epidauro hirian kokatuta (k.a. IV. mendean eraiki zen).
- Dionisioren antzokia: Dionisio mahastien eta antzerkiaren jainkoari eskaintako antzokia. K.a IV. mendean eraikitzen hasi zen Atenaseko Akropoliaren azpian.
- Afroditaren tenplua: Afrodita jainkosari eskainitako tenplu hau Atenas hiriko Agora zaharrean eraiki zuten k.a 500. urtean gutxi gorabehera.
- Heraren tenplua: Hera jainkosari eskainitako tenplu hau k.a 600. Urtean eraiki zuten Olinpia hirian.
- Asklepeion tenplua: Asclepio jainkoari eskainitako tenplu sendatzailea da, Atenaseko Akropolian kokatuta (a.k. 420-419. urte bitartean eraiki zen).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Garate Berasaluze, Iker. (2020-11-18). Antzinaroko jainkoen memoria Erdi Aroko idatzietan. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ Moya Escudero, Maite. (2018). “ITHAKA” (Konstantinos Kavafis). Poemaren analisia. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ Euskaltzaindiaren arautegia, Greziar eta Erromatar mitologiako jainkoentzat.