Txikipedia:Cristina Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cristina Fernández[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikari eta abogatu bat da. 2007-2015 bitartean Argentinako presidentea izan zen.

(2003 jaio zen)
Cristina Fernández de Kirchner

Cristina Elisabet Fernández de Kirchner 1953ko otsailaren 19an jaio zen La Platan, Argentinan. Politikari eta abogatua da.

2003ko maiatzaren 25ean  Argentinako lehen dama bilakatu zen. Bere lehen hautapena 1989an izan zen foru legegile gisa eta 2007 - 2015 urte bitartean Argentinako presidentea izan zen.

1981ean, Kirchnertarrek Juan Domingo Perón Ateneoa sortu zuten.

2011ko hauteskunde orokorretan aise gailendu zen, botoen %53,8 eskuratuz; Hermes Binnerren, bigarren indar politikoak (FAP), %17 besterik ez zuen lortu. Garaipen nabarmen horrekin aurreko agintaldian baino botere handiagoa izan zuen, guztira 130 eserleku Kongresuan eta 24 Senatuan. Krisi ekonomiko latz baten ondoren, Argentina azken urteetan bizitzen ari zen hazkundea izan zen Fernandezen arrakastaren gakoa.