Wikipedia, Entziklopedia askea

Dalmaziar txakurra ile laburra, zuria eta orban txiki ilunak dituen txakur arraza da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larruazal zuria du eta hainbat orban beltz ditu. Tamaina ertaina duen txakur arraza da eta gihar sendoak ditu, horren esker iraupen-ahalmen asko du.Ile motza eta gogorra dauka.


Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, zalgurdien ondoan eramaten zituzten dalmaziar txakurrak zaldiei bidea erakusteko. Gainera pertsonen oso lagun ona izaten da.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabalduta dagoen zurrumurru baten arabera, Kroaziako Dalmazia eskualdekoa izateagatik dator izen hori, baiana, ez dago ezer zehatzik hori fidagarritzat hartzeko. Izen honen lehen aipamena XIX.mendean aurkitu zutelako.

Txakurraren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur hau antzinako txakurra da, zehazki Egiptoko grabatuetan dalmaziar irudiak aurkitu dituzte.

Txakurraren elikagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pentsua
  • Aragia
  • Arraina