Txikipedia:David Azurza

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Azurza 2013an

David Azurza Aranburu tolosarra, 1968ko urriaren 12an jaio zen.

Euskal herritar abeslaria eta musikagilea da. Capilla Peñaflorida (antzinako musikan espezializatuak) eta KEA (musika garaikidea) taldeetako kide da. Abesbatza, talde instrumental eta orkestrekin kolaborazioak egin ditu, Euskal Herrian eta atzerrian.

Madrilgo goi mailako kontserbatorioan saria jaso zuen. Zenbait operen estreinaldi eta grabazioetan protagonista izan da.