Txikipedia:Desnutrizio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erizaina Afrikako ume desnutritu bat zaintzen

Desnutrizioa malnutrizioa moduan ere ezagutzen da eta osasun-arazo bat da. Desnutrizioa hurrengo egoeratan agertzen da: elikadura desegoki bat badaukazu, ez baduzu nahikoa jaten edo metabolismoan eragina duen arazo bat daukazunean.

Hala, kantitate desegokiko zein kalitate txarreko dieta ez-orekatu bat jarraitzean sortzen da. Desnutrizioa, ez da soilik elikagai gutxi jateagatik agertzen obesitateagatik ere sortu daiteke.

Gehienbat desnutrizioa elikagai eskasak dituzten herrialdeetan dago, pobreak diren lekuetan; adibidez, Afrika eta Asiako zenbait herrialdeetan. Herrialde hauetan ume asko hiltzen dira elikagai faltagatik eta osasun arazo handiak izaten dituzte. Elikagai urritasunak ez du uzten ume edo herrialde hauetako pertsonak bizitza osasuntsu bat izatea, eta horrek heriotza tasa; hau da, zenbat pertsona hiltzen diren adierazten duen zifra asko handitzea eragiten du.

Aipatzekoa da, desnutrizioa ume edo gazte garaian ematen denean, batzuetan ondorioak konpondu ezinak izaten direla. Pertsona asko txarto elikatzen dira eta kaloria gutxiko dietak egiten dituzte. Hau egitean,  elikagaiek dituzten eta beharrezkoak diren proteina, bitamina eta mikromineral asko ez dituzte kontsumitzen. Ondorioz, gaixotasunak izaten dituzte. Adibidez:

Honetaz gain, desnutrizioak arazo ezberdinak sortu ditzake, hazkuntza gelditu dezake. Beste aldetik; adimen, muskuluen, indarraren eta energiaren murrizketa ere eragin dezake.