Anemia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anemia
Deskribapena
Motahemopatia, cytopenia (en) Itzuli, hemic system symptom (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateahematologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakepoetin alfa (en) Itzuli, oxymetholone (en) Itzuli, sodium ascorbate (en) Itzuli, nandrolona, iron sucrose (en) Itzuli, (RS)-lenalidomide (en) Itzuli, ferric carboxymaltose (en) Itzuli, methoxy polyethylene glycol-epoetin beta (en) Itzuli, sodium ferric gluconate complex (en) Itzuli, eltrombopag (en) Itzuli, deferasirox (en) Itzuli, Ferumoxides (en) Itzuli, oxymetholone (en) Itzuli eta nandrolona
Identifikatzaileak
GNS-10-MKD64.9
GNS-9-MK285.9 eta 285.8
DiseasesDB663
MedlinePlus000560
eMedicine000560
MeSHD000740
Disease Ontology IDDOID:2355
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Anemia (antzinako grezieraz: ἀναιμία, anaimia, "odol gabezia"; ἀν- an-, "gabe" eta αἷμα haima, "odol" hitzetatik) odolaren egoera berezia da, hematien edota hemoglobinaren urritasuna ezaugarri duena. Bera bakarrik azal daiteke, edo beste prozesu zabalago baten agerpena izan. Anemia dagoenean odolak oxigenoa garraiatzeko duen gaitasuna murrizturik dago eta, ondorioz, gorputzeko ehunek eta organoek ohi baino oxigeno gutxiago jasotzen dute. Izan ere, hematietan dagoen hemoglobina molekula da oxigeno garraiatzaile nagusia. Anemiaren ondorioetako bat ehunen hipoxia da.

Mota desberdin asko daude, eta horietako bakoitza kausa desberdinak eragina da. Hainbat ikuspegitatik sailka daitezke, dela kausa sortzailearen arabera, edota ondorioz ateratzen den odolaren morfologiaren arabera, baina ez mota batekoak (anemia aplasikoa, anemia hemolitikoa, anemia ferropenikoa, etab.) eta ez bestekoak (anemia makrozitikoa, anemia mikrozitikoa, anemia normozitikoa, etab.) berez ez dira gaixotasuna, beste gaitz edo arrazoi baten islada baizik.[1]

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anemiaren sintomarik ohikoenak, oro har, ahulezia eta nekea dira, konortea galtzea edo zorabioak, zurbiltasuna, arnasestua eta palpitazioak (edo bihotz-taupada bizkorrak). Horietaz gainera, pertsonak kontzentratzeko zailtasunaz kexatzen dira, buruko minak sarritan edukitzen dituzte, eta arpiladurak edo pitzadurak ager daitezke ezpain ertzetan eta azazkaletan, ileak hauskorrak edukitzeaz gain.[1] Anemia zehazki dagoen jakiteko laborategiko saioak egin behar dira, hemograma analisia batez ere.[2]

Beheko laukian eritrozitoen kopurua, hemoglobinaren kontzentrazioa eta hematokritoaren maila normalak agertzen dira. Gutxieneko maila horietara iristen ez denean anemia agertzen da:

Sexua Eritrozitoen kopurua Hematokritoa Hemoglobina
Gizonezkoak 4,2-5,4 x 106/mm3 % 42-52 13-17 g/dl
Emakumezkoak 3,6-5,1 x 106/mm3 % 36-48 12—16 g/dl

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anemia sor dezaketen arrazoiak oso diferenteak izan daitezke. Kausa horiek lau multzo handitan sailkatzen ahal dira:

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anemia mikrozitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdina gabeziaren eragina emakumeengan.

Globulo gorriak ohi baino txikiagoak izatea dute ezaugarri.

  • Anemia ferropenikoa, burdina-gabeziaren ondorioz sortzen dena. Anemiarik ohikoena da. Azken arrazoia honakoa da: hemoglobina ekoizteko behar adina burdina ez edukitzea. Ia pertsona guztiek burdina erreserbak dauzkate orno-muinean, gibelean eta barean, baina gerta daiteke burdina nahikorik ez egotea edo, are gehiago, batere burdinarik ez egotea. Jan-neurriaren bidez behar adina lortzen badugu ez dago arazorik, baina jan-neurria burdina gutxikoa baldin bada, anemia agertuko da.[1]
  • Talasemia. Globulu gorriek hemoglobina anormala edukitzen dute. Gaixotasun hereditarioa da.[1]

Anemia makrozitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globulo gorriak ohi baino handiagoak izatea dute ezaugarri.

  • Anemia megaloblastikoa, B12 bitaminaren edo azido folikoaren gabeziak eragiten duena. Era honetako anemia oso arrunta da emakume haurdunetan, umekiaren garapena behar bezala egin dadin azido folikoaren premia oso handia baita. Kasu honetan, tratamendua garaiz jarri ezkero ez da inolako konplikaziorik sortzen.[1]
    • Anemia perniziosoa, gorputzak B12 bitamina xurgatzeko ezintasuna duelako gertatzen dena. Gaixotasun kronikoa, progresiboa eta larria da.[3]

Anemia normozitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemoglobina maila jaisten da, baina eritozitoek ohiko bolumena daukate.

  • Odol-galera handi batek eragindako anemia.
  • Anemia aplasikoa, hezur-muinaren funtzionamendu okerraren ondorioz sortzen dena.
  • Anemia hemolitikoa. Globulu gorriak sortzen diren baino erritmo biziagoan suntsitzen direnean agertzen da. Hainbat izan daitezke egoera horren arrazoiak: hazkunde-akatsak, toxikoak, medikamentuak edo botikak, infekzioak, etab.[1]

Mota bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anemiaren tratamenduak bere sorburua aintzat hartu behar du. Goian aipatu denez, batzutan anemia beste gaitzaren sintoma baita, eta gaitz honen asaldurak tratatuz anemia bera sendatzen da. Hemorragia edo odoljario bortitzaren ondorioz sortzen denean, odol-transfusioak burutu behar dira. Burdin gabeziaren ondorioz agertzen denean, burdin osagarria hartu behar da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Agirre, Jabier. Anemia: odola “ahul”. Elhuyar aldizkaria, 126. zenbakia, 1997ko abenduak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-7-2).
  2. Anemia. Lur Hiztegi Entziklopedikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-7-2).
  3. Anemia pernizioso. Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa", Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0, zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-7-3).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]