Txikipedia:Didier Drogba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Didier Drogba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Didier Yves Drogba Tébily (Abidjan, Boli kostan jaioa 1978ko martxoaren 11n) afrikako futbolaria da non Boli Kostako futbol selekzio nazionalarekin internazionala den.

Bere ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 urte zituela Frantziara joan zen bizitzera, bertan Levallois Sporting futbol taldean jokatzen hasi zen. Bere errendimendua zela eta Le Mans futbol taldeak fitxatu zuen 1998an 20 urte zituela. Le Mansen 4 urtez jokatu eta gero Guingamp futbol taldeak fitxatu zuen 2002an 24 urte zituela. Taldean urte batez jokatuz gero Olympique Marseille futbol talde frantsesak fitxatu zuen 2003an 25 urte zituela. Talde hartan arrakasta handia izan zuen, UEFA kopako goleadore maximoa izan zen eta. Olympique Marseillen izandako arrakastaren ondorioz, urte baten buruan, Inglaterrako Chelsea futbol talde famatuak fitxatu zuen 2004an 26 urterekin. Talde hartan izugarrizko arrakasta izan zuen, inglaterrako txapelduna izan zen 4 alditan (2005,2006,2010 eta 2015), Inglaterrako FA CUPeko irabazle 4 alditan(2007,2009,2010 eta 2012), Inglaterrako superkopako irabazlea 4 alditan (2005,2006, 2009 eta 2010),Inglaterrako kopako irabazle 3 alditan (2005,2007 eta 2015), txapeldunen ligako txapelduna (2011/12) etb. Chelseako arrakastaren ondoren Galatasaray futbol taldeak fitxatu zuen 2012an 36 urte zituela. Bertan türkischer meisterra irabazi zuen(2012/13), Turkiako superkopako txapelduna (2013/14) eta Turkiako kopako txapelduna ere izan zen (2013/13). 2015ean Montreal Impact futbol taldeak fitxatu zuen 37 urte zituela 2015an eta 2017an, 39 urte zituela, Phoenix Rising futbol taldeak fitxatu zuen. 40 urterekin bukatu zuen bere futbol karrera Phoenix Risngen.