Chelsea Football Club
Ezizena(k) | The Pensioners, The Blues | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1905 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Stamford Bridge edukiera: 41.841 lagun inaugurazioa: 1877 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Premier League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Chelsea Football Club Londresko futbol taldeetako bat da, Ingalaterrako hoberenetarikoa azken urteotan. 1905eko martxoaren 14ean sortu zen, Rising Sun izeneko pubean. Stamford Bridge futbol zelaian jokatzen ditu partiduak; guztira 42.360 lagunentzako edukiera du. 2003. urtean taldea Roman Abramovich errusiar aberatsak erosi zuen.
Ingalaterrako lehen mailako 5 liga eta 7 kopa irabazi ditu. Halaber, UEFAko Txapeldunen Ligan birritan izan da txapeldun (2012an eta 2021ean) eta beste bina Europako Errekopa eta Europako Liga eskuratu ditu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gus Mearsek Stamford Bridge estadioa erosi zuen eta Fulhamekin bertan jokatzeko negoziazioek huts egitean bere talde propioa sortzea erabaki zuen, auzoko izena erabiliz: Chelsea Football Club. 1905eko martxoaren 10ean fundatu zen The Rising Sun tabernan.
Lehenengo tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1915ean Kopa finala jokatu bazuten ere lehenengo titulua lortzeko 1955 arte itxaron behar izan zuen, orduan Liga irabazi zuen. 1970an Kopa irabazi zuen eta honi esker iritsi zen Europa mailako lehen titulua, Europako Errekopa.
70. hamarkadaren bukaeran Stamford Bridgen zabalkunde nahiek taldeari diru arazo larriak sorrarazi zizkion eta 1983an hirugarren mailaraino jeitsi zen.
90ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1989an itzuli zen lehen mailara. 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen eta taldearen mailak nabarmen egin zuen gora, batez ere 1997ko Kopako garaipenak bultzatuta. 20 urte lehenago gertatu bezala, honi esker Europako garaipen berriak iritsi ziren 1998an, Errekopa eta Superkopa.
Roman Abramovich: urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Roman Abramovich bilionario errusiarrak taldea erosi eta diru andana sartu zuen. Hiru Premier League irabazi bazituen ere kostatu zitzaion Txapeldunen Liga lortzea. 2012an izan zen, Bayern Munichi penaltietan irabazi zion. Bolada onari jarraituz 2013an Europa Leaguea irabazi zuen. 2014an José Mourinho entrenatzailea berreskuratu zuen eta liga berri bat irabazi zuen inoizko puntu diferentzia handienarekin.
2015ean Liga irabazi ondoren denboraldi negargarria burutu zuen 2016an. Denboraldi erdialdera Mourinho kaleratua izan zen eta azkenean 10. postuan gelditu zen Ligan. Antonio Conte entrenatzaile italiarra fitxatu zuen orduan eta 2016-17 denboraldia berriz ere bikaina izan du, Liga irabazi baitu puntuen errekorra lortuz (93 puntu) eta denboraldi bakarrean partida gehien irabaziz (30 partida). 2018-19 denboraldian UEFA Europa League txapelduna izan zen eta 2020-21 denboraldian bigarren Txapeldunen Liga eskuratu zuen, Manchester Cityri 1-0 irabazita. Cesar Azpilikueta nafarrak altxatu zuen Kopa. 2022ko otsailean FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa irabazi zuen, finalean Palmeiras brasildarra 2-1 garaituz.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingalaterran: 18[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Premier League (6): 1955, 2005, 2006, 2010, 2015, 2017.
- Ingalaterrako Futbol Kopa (7): 1970, 1997, 2000, 2007, 2009, 2010, 2012.
- Ingalaterrako Futbol Ligako Kopa (5): 1965, 1998, 2005, 2007, 2015.
Nazioartean: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]
FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (1): 2021.
- Finalista (1): 2012.
UEFAko Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (2): 2012, 2021.
- Finalista (1): 2008.
UEFA Europa League[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (2): 2013, 2019.
Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (2): 1971, 1998.
Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (1): 1998.
- Finalista (3): 2012, 2013, 2019.
Lagunartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- International Champions Cup (1): 2009
Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hiria |
---|---|---|---|---|---|
FIFA Kluben arteko Kopa | 2012 | ![]() |
1-0 | Chelsea | |
2021 | Chelsea | 2-1 | ![]() |
||
Txapeldunen Liga | 2007-08 | ![]() |
1-1 (pen:6-5) | Chelsea | Mosku |
2011-12 | Chelsea | 1-1 (pen:4-3) | ![]() |
Munich | |
2020-21 | Chelsea | 1-0 | ![]() |
Porto | |
Europako Superkopa | 1998 | Chelsea | 1-0 | ![]() | |
2012 | ![]() |
4-1 | Chelsea | ||
2013 | ![]() |
2-2 (pen:5-4) | Chelsea | ||
2019 | ![]() |
2-2 (pen:5-4) | Chelsea | ||
UEFA Europa League | 2012-13 | Chelsea | 2-1 | ![]() | |
2018-19 | Chelsea | 4-1 | ![]() | ||
Europako Errekopa | 1970-71 | Chelsea | 1-1, 2-1 | ![]() | |
1997-98 | Chelsea | 1-0 | ![]() |
Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1992an sortu zen.
- Ingalaterrako Liga:
- Txapelduna (1): 2015.
- Bigarrena (2): 2014, 2016.
- Ingalaterrako Kopa:
- Txapelduna (1): 2015.
- Finalista (1): 2016.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Chelsea FC taldeko webgune ofiziala
Premier League 2021-22 |
Arsenal | Aston Villa | Brentford | Brighton | Burnley | Chelsea | Crystal Palace | Everton |
Leeds United | Leicester City | Liverpool |
|
|