Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1861eko abuztuaren 9a
San Frantzisko
💀
Heriotza
1942ko urriaren 5a
San Frantzisko
🔹
Lanbidea
astronomo
đŸ“·
Argazkiak
ikusi
Dorothea Klumpke

Dorothea Klumpke 1861ean abuztuaren 9an San Frantziskon jaio eta 1942ko urriaren 5ean hil zen (81 urterekin) astronomo estatubatuarra izan zen. Pariseko Behatokian Neurketa Agentzia zuzendu zuen. Frantziako intsignietako ezagunena eta garrantzitsuena ematen den konpainia da eta sari bat eman zioten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pariseko unibertsitatean astronomia litzentziatura lortu zuen 1886an eta 1893an dokotoretza. 1887an Pariseko Behatokian emakumea izan arren, 50 gizonen artean bera hautatu zuten Pariseko Behatokian neurrien agentziaren zuzendaria izateko eta kargua onartu zuen. Han Guillaume Bigourdan eta LĂ©opold Schulhofekin lan egin zuen eta gero Paul eta Prosper Henry astrofotografoekin planeta txikiei argazkiak egin zizkion. Bere lana izarren posizioak neurtzea, astrofotografiak prozesatzea eta izarreko espektroak eta meteoroak aztertzea izan zen. [1][2]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1929an bere senarra Isaac Robertsek zuen datu zientifikoen katalogo oso bat argitaratu zuen bera hil eta gero.
  • 1932an HĂ©lene-Paul Helbronner saria eman zioten argitalpen honengatik.
  • Lehenengo emakumea izan zen "Prix de Dames" saria lortzen.
  • Frantziako zientzien akademiaren ofiziala izendatu zuten.
  • Zientziako Doktore titulua lortzen lehenengo emakumea izan zen.
  • 1934an Ohorezko Legioaren Dama aukeratu zuten.
  • Bere senarraren omenezko dohaintza baten bidez, Dorothea Klumpke-Isaac Roberts Saria sortu zuen, oraindik ematen jarraitzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ Dorothea Klumpke. 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Dorothea Klumpke, una astrĂłnoma de rĂ©cords | Vidas cientĂ­ficas» Mujeres con ciencia 2020-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).