Wikipedia, Entziklopedia askea

Dorothy Crowfoot Hodgkin

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1910eko maiatzaren 12a
Kairo
💀
Heriotza
1994ko uztailaren 29a
Ilmington (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
biologo
📷
Argazkiak
ikusi
Dorothy Crowfoot Hodgkin irudi bat
Dorothy Crowfoot Hodgkin

Dorothy Crowfoot Hodgkin (Kairo, 1910eko maiatzaren 12a - Ilmington, Ingalaterra, 1994ko uztailaren 29a) britaniar kimikari eta unibertsitateko irakaslea izan zen. Kimikako Nobel saria eman zioten 1964. urtean.

Kairon jaio eta lau urterekin Erresuma Batura joan zen, non kimika ikasketak burutu zituen Oxfordeko unibertsitatean (Somerville College).

1934an, doktoretza atera zuen Cambridgeko unibertsitatean, kristalografian espezializatuz. Espezializazio horretan murgilduta ibili zen irakasle Oxforden, 1977 urtera arte.

1965ean Merituaren Ordena deritzon titulua eman zion Erresuma Batuko Elisabet II.a erreginak.

Biologoa, kimikaria, fisikaria, biokimikaria, kristalografoa eta biofisikaria izan zen.

Biokimika ikerketa ugari egin zituen X izpiei esker.

Garuneko odoljario batengatik hil zen 1994. urtean.