Uztailaren 29
Uztailaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamargarren eguna da, 211.a bisurteetan. 155 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1979 - ETAk bi goardia nazional hil zituen Donostiako Herrera auzoan.
- 1994 - ETAk bonba-auto bat jarri zuen Madrilen eta Defentsa Politikako zuzendari orokorra, Francisco Veguillas teniente jenerala, bere gidaria eta oinezko bat hil zituen.
- 2000 - ETAk Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia zen Juan Mari Jauregi hil zuen Tolosan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1921 - Adolf Hitler Alderdi naziko presidente izendatu zuten.
- 1937 - Japoniak Beijing okupatu zuen.
- 1979 - ETA (pm) erakundeak Madrilen hiru bonba eztandarazi zituen.
- 2009 - 65 zauritu arin ETAk Burgosen Guardia Zibilaren aurka gauzatutako atentatu batean.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2011 - Bon Jovi estatubatuar musika taldeak Anoetako estadioan emanaldia eskeini zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1836 - Parisko Garaipen Arkua inauguratu zen.
- 1970 - Chisum filma estreinatu zen, Andrew V. McLaglenek zuzendu eta Forrest Tucker, Christopher George, Ben Johnson, Glenn Corbett, Geoffrey Deuel, Andrew Prine, Bruce Cabot, Patric Knowles eta Richard Jaeckel aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1994 - The Mask ("Mozorroa") filma estreinatu zen, Chuck Russellek zuzendu eta Jim Carrey eta Cameron Diaz aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2017ko Donostia Klasikoa: Michał Kwiatkowski poloniarra irabazle; lehenengo euskalduna Mikel Landa (5.a).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2001 - Lance Armstrongek hirugarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
- 2018ko Frantziako Tourra: Geraint Thomas galestar txirrindularia irabazle.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1874 - Serafin Huder, nafar medikua eta politikaria (h. 1962).
- 1910 - Félix Erbiti, nafar apaiz oblatua, Espainiar Sahara eta Ifniko prefektu apostolikoa (h. 2000).
- 1939 - Terele Pávez, Bizkaian jaiotako madrildar aktorea (h. 2017).
- 1943 - Martin Ibarbia Maiz, gipuzkoar ekoizlea, kultur sustatzailea eta Kilometroak ekimenaren sortzaileetako bat.
- 1944 - Eusebio Hernández, nafar apaiz agustindar errekoletoa, Tarazonako apezpikua.
- 1945 - Felipe Barandiaran, gipuzkoar aktorea eta bikoiztailea.
- 1957 - Iñaki Cerrajería, arabar marrazkilari, komikigile eta margolaria.
- 1962 - Tontxu Rodríguez, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- 1963 - Kiko Jauregi, gipuzkoar aktorea.
- 1966 - Natxo González, arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1973 - Keu Agirretxea, bizkaitar musikari eta bakarlaria.
- 1985 -
- Julen Retegi, Retegi Bi, nafar pilotaria.
- Carlos Txokarro, nafar eskubaloi jokalaria.
- 1993 - Xavier Ouellet, kanadar izotz hockey jokalaria, Baionan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1166 - Henrike II.a Xanpainakoa, Jerusalemgo erregea eta Xanpainako kondea (h. 1197).
- 1356 - Martin I.a Aragoikoa, Sardinia, Korsika, Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea (h. 1410).
- 1646 - Johann Theile, alemaniar musikagilea (h. 1724).
- 1805 - Alexis de Tocqueville, frantziar pentsalari, legegile, politikari eta historialaria (h. 1859).
- 1817 - Ivan Aivazovski, errusiar pintorea (h. 1900).
- 1841 - Henri Fayol, frantziar meategi-ingeniaria (h. 1925).
- 1846 - Isabel I.a Bragantzakoa, Brasilgo printzesa inperiala eta erregeordea (h. 1921).
- 1854 - Georg Kerschensteiner, alemaniar pedagogoa (h. 1932).
- 1869 - Booth Tarkington, estatubatuar eleberrigilea eta dramagilea (h. 1946).
- 1883 -
- Henry Robertson Bowers, Robert Falcon Scotten laguntzailetako bat zoritxarreko Terra Nova espedizioan (h. 1912).
- Benito Mussolini, Italiako Erresumako lehen ministroa eta Italiako Errepublika Sozialaren ducea (h. 1945).
- Fred Pentland, ingeles futbolari eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzailea (h. 1962).
- 1885 - Theda Bara, estatubatuar aktorea (h. 1955).
- 1887 - Mamoru Shigemitsu, japoniar diplomatikoa (h. 1957).
- 1888 - Vladimir Zworikin, errusiar asmatzailea, ingeniaria eta telebistaren teknologiako aitzindaria (h. 1982).
- 1889 - Ernst Reuter, alemaniar politikaria (h. 1953).
- 1896 - William Cameron Menzies, estatubatuar zinema zuzendari, arte zuzendari eta ekoizlea (h. 1957).
- 1898 - Isidor Isaac Rabi, estatubatuar fisikaria, 1944ko Fisikako Nobel saria (h. 1988).
- 1900 - Eyvind Johnson, suediar eleberrigilea, 1974ko Literaturako Nobel Saria (h. 1976).
- 1905 -
- Dag Hammarskjöld, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (h. 1961).
- Stanley Kunitz, estatubatuar poeta (h. 2006).
- 1909 - Chester Himes, estatubatuar idazlea (h. 1984).
- 1914 - Marcel Bich, frantziar enpresa-gizona, Bic Cristal bolalumaren sortzailea (h. 1994).
- 1920 - Rodolfo Acosta, Mexikoko zinemaren Urrezko Aroko aktore mexikarra (h. 1974).
- 1924 - Elizabeth Short, Dalia Beltza, hilketa ikaragarri eta zabaldu baten biktima izan zen estatubatuar emakumea (h. 1947).
- 1925 - Mikis Theodorakis, greziar musikagilea eta politikaria.
- 1927 - Harry Mulisch, herbeherear idazlea (h. 2010).
- 1937 -
- Ryutaro Hashimoto, Japoniako Lehen Ministroa (h. 2006).
- Daniel McFadden, estatubatuar ekonomialaria, ekonometrian aditua, 2000ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1938 - Enzo G. Castellari, italiar zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktorea.
- 1941 - David Warner, zinema, antzerki eta telebistako ingeles aktorea.
- 1949 - Jamil Mahuad, Ekuadorgo presidente ohia.
- 1950 - Jenny Holzer, estatubatuar artista.
- 1954 - Marja-Sisko Aalto, finlandiar apaiza, Eliza Luterano Ebanjelikoko ministroa, 2008an emakume transgeneroa zela jakinarazi zuena.
- 1956 - Faustino Rupérez, espainiar txirrindulari ohia.
- 1959 - Sanjay Dutt, Bollywoodeko aktore eta abeslari indiarra.
- 1960 - J. J. Santos, espainiar kirol kazetaria.
- 1962 - Oceano Andrade da Cruz, portugaldar futbolari ohia.
- 1969 - Marta Belenguer, espainiar aktorea.
- 1976 -
- Fernando González, Gonzo, espainiar kazetari eta telebistako aurkezle eta erreportaria.
- Federico Mena, mexikar programatzailea, GNOMEn sortzaileetakoa.
- 1979 - Sandra Sabatés, kataluniar kazetari eta telebista-aurkezlea.
- 1981 - Fernando Alonso, 1 Formulako asturiar pilotua.
- 1982 -
- Abdul Azim, bruneitar printze eta zinema ekoizlea (h. 2020).
- Allison Mack, estatubatuar aktorea.
- 1985 -
- Besart Berisha, kosovoar futbolaria.
- Shingo Hyodo, japoniar futbolaria.
- 1989 - Jean-Dominique Olharan, frantziar zesta-puntalaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1412 - Petri Nafarroakoa, Nafarroako infantea eta Mortaingo kondea (j. 1366).
- 1812 - Jose Mazarredo, euskal itsasgizona, Madrilen (j. 1745).
- 1978 - Trinidad Urtasun, nafar bertsolari eta okina, Perpetua Saragueta idazlearen senarra (j. 1894).
- 2000 - Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibila eta PSE-EEko zinegotzi Tolosako udalean, ETAk eraila (j. 1951).
- 2002 - Ion Gabella, euskal antzezlea (j. 1968).
- 2015 - Patrick Ezkurra, Ezkurra I.a, lapurtar pilotaria, trinketean aritutakoa.
- 2016 - Doris Benegas, euskal herritar abokatua eta ezkerreko militantea, Valladoliden (j. 1951).
- 2018 - Jose Mari Larrea, bizkaitar idazlea eta EHUko irakaslea (j. 1954).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 238 - Pupieno eta Balbino, aldi bereko erromatar enperadoreak, Pretoriar Guardiak hil zituen.
- 1099 - Urbano II.a, Aita santua.
- 1108 - Filipe I.a Frantziakoa, Kapeto leinuko Frantziako laugarren erregea (j. 1052).
- 1566 - Agnes Waterhouse, Ingalaterran sorginkeria leporatuta exekutatutako lehenengo emakumea (j. c. 1503).
- 1644 - Urbano VIII.a, Aita santua (j. 1568).
- 1649 - David Teniers Zaharra, flandriar pintore barrokoa (j. 1582).
- 1813 - Andoche Junot, frantziar jenerala (j. 1771).
- 1856 - Robert Schumann, alemaniar musikagile erromantikoa (j. 1810).
- 1857 - Charles Lucien Bonaparte, frantziar naturalista eta ornitologoa (j. 1803).
- 1890 - Vincent Van Gogh, herbeheretar margolaria (j.1853).
- 1900 - Hunberto I.a Italiakoa, Italiako erregea (j. 1844).
- 1938 -
- Pavel Dibenko, erruso-ukrainar marinel boltxebikea (j. 1889).
- Matvei Skobelev, errusiar politikari mentxebikea (j. 1885).
- 1962 -
- Ronald Fisher, ingeles estatistikari eta biologoa (j. 1890).
- Leonardo De Lorenzo, italiar flautista (j. 1875).
- 1964 - Wanda Wasilewska, poloniar idazlea, kazetaria eta Alderdi Komunistako militantea (j. 1905).
- 1966 - Johnson Aguiyi-Ironsi, Nigeriako presidentea (j. 1924).
- 1973 - Henri Charrière, frantziar gaizkile eta idazlea (j. 1906).
- 1974 - Cass Elliot, Mama Cass, estatubatuar abeslaria, The Mamas & the Papas taldeko kidea (j. 1941).
- 1979 - Herbert Marcuse, alemaniar filosofoa eta soziologoa (j. 1898).
- 1982 - Vladimir Zworikin, errusiar asmatzailea, ingeniaria eta telebistaren teknologiako aitzindaria (j. 1888).
- 1983 -
- Luis Buñuel, espainiar zinema zuzendaria (j. 1900).
- David Niven, ingeles aktorea (j. 1910).
- 1986 - David Cooper, hegoafrikar psikiatra, anti-psikiatriaren teorikoa (j. 1931).
- 1990 - Bruno Kreisky, Austriako kantzilerra (j. 1911).
- 1991 -
- Christian de Castries, frantziar jenerala (j. 1902).
- Eli Eduardo de Gortari, mexikar filosofo eta politikaria (j. 1918).
- 1992 - Jessy Trémoulière, frantziar errugbi jokalaria.
- 1994 - Dorothy Crowfoot Hodgkin, britaniar kimikari eta unibertsitateko irakaslea, 1964ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
- 1998 -
- Jorge Pacheco Areco, Uruguaiko presidentea (j. 1920).
- Jerome Robbins, estatubatuar koreografoa eta antzerki-zuzendaria (j. 1918).
- 1999 - Anatoli Solovianenko, sobietar tenorra (j. 1932).
- 2001 - Edward Gierek, poloniar politikari komunista (j. 1913).
- 2007 - Michel Serrault, frantziar antzezlea (j. 1928).
- 2010 - Giancarlo Astrua, italiar txirrindularia (j. 1927).
- 2019 - Egil Danielsen, norvegiar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (j. 1933).
- 2020 - Andy Haden, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1950).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Panpi eta Zarika.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |