Txikipedia:Draco (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Draco (konstelazioa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Draco edo Herensugea, Ipar Urruneko konstelazioa, Ipar hemisferioko behatzaile askorentzat zirkun polarra da, 88 konstelazio modernoetako bat, eta Potolomeok zerrendatutako 48 konstelazioetakoa.

Eltanin edo Etamin konstelazioko astrorik distiratsuena, larainja koloreko izar erraldoia da. Gaur egun, 148 argi urtetara dago Lurretik. Bigarren izarrik distiratsuenak Aldhibain du izena, hori koloreko izar oso handi bat da. Eguzkia baino 60 aldiz gehiagoko argi indarra du.

Mitologia Grekoan konstelazio hau ezaguna da Herkulusen 11. zereginagaitik. Honetan Herpidesen lorategitik Gaia izeneko zuhaitzaren sagarrak lortu behar zituen, non Herak Ladóni zaindari gisa, ehun buruko dragoia jarri zion. Ladón hil zenean, Herak asko sentitu zuen; horregatik, egin zuen ipar poloaren inguruan firmamentu bat.

Draco konstelazioa

Konstelazio honek Herkulesen hanketako bat du herensugearen buruaren gainean.