Herensuge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Herensuge

Herensugea edo dragoia mundu osoko mitologian agertzen den animalia-izakia da, baita Euskal Herriko mitologian ere. Antzinako kulturen ikusmolde telurikoaren osagai garrantzitsu bat da eta herrien erlijio sinesmenetan eragin handia dauka.

Dragoien inguruko aipamenik zaharrenetan suge forma zuten hauek. Dragoi-motako izakiak Ekialde Hurbilean aipatzen dira, Mesopotamiako arte eta literaturan. Indoeuropar kultura osoan zehar eta Ekialde Hurbileko mitologia ia guztietan ekaitzei lotutako suge erraldoi gisa agertzen dira. Antzinako Mesopotamiako mušḫuššu, Antziako Egiptoko Apep, Rigvedako Vṛtra, Bibliako Leviatana, Greziako mitologiako Piton, Ladon eta Lernear Hidra, Norvegiako mitologiako Jörmungandr, Níðhöggr, eta Fafnir edo Beowulfeko dragoiak hedapen honen erakusgarri dira.

Erdi Aroan sua botatzeko gaitasuna zuten, lau hegal eta lau hankako animalia gisa irudikatzen hasi ziren, beste dragoi batzuk nahasiz. Mendebaldeko kulturatan dragoia beti izan da garaitu beharreko monstruo bat, eta santu zein heroi ezberdinek hiltzen dituzten. Kontakizun hauen parte litzateke San Jurgirena. Fantasia liburuetan ere ohikoak dira, adibidez Hobbita edo Eraztunen Jaunan, Harry Potterren edo A Song of Ice and Fire eleberrietan.

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal kondairek osatu altxorraren parte da, dudarik gabe, batzuetan buruanitzeko munstrotzat, bestetan airean barna dabilen meteorito goritzat agertuz. Ez da harritzekoa, beraz, herensugea suntsitu zuen Mikel goiaingerua ohoratua izatea Euskal Herrian, bereziki Nafarroan. Flaubert frantses idazleak bere aldetik, nafar kondaira eder bat – honen heroiak herensuge ikaragarri baten aurka borroka egin baitzuen - iturburutzat hartu zuen «Saint Julien l’Hospitalier» ipuin famatua idazteko.

Herensugea bizi edo agertu den tokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]