Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1972ko maiatzaren 2a
Hayward (Kalifornia)
🔨
Lanbidea
borrokalari profesionala
📷
Argazkiak
ikusi

Dwayne Johnson edo The Rock, borrokalari profesional erretiratua eta aktore Ameriketako Estatu Batuetakoa da.


Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johnsonek unibertsitateko futbol amerikarrean jokatu zuen. 1991n unibertsitateko ligako txapeldunen taldean parte hartu zuen Miami Hurricanes izenekoa. Beranduago kanadako Futbol ligan jokatu zuen baina bere kontratua bi hilabetekoa zen. Kontratua bukatutakoan bere aita eta aitona bezela borroka librean hasi zen. World Wrestling Entertainment edo WWE hasi zen borrrokatsen. Nation of Domination izeneko talde baten kide zela. Bere goitizenak lehendabizi Rocky Maivia eta ondoren The Rock-era aldatu zuen. 1998an WWFren txapelketa irabazi zuen. Eta borroka libreko jokalari ezagunenetakoa bihurtu zen.

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001-etik aurrera bere ibilbidea filmetara zuzendu zuen Bere lehenengo protagonista papera The Scorpion King filmean izan zen eta The Rundown, Be Cool, Walking Tall, Gridiron Gang, The Game Plan, Get Smart eta Race to Witch Mountain filmetan ere agertzen da.