Wikipedia, Entziklopedia askea

El-Fayumgo erretratuak

Eduki-taula

Mutil gazte baten momiako erretratua.

El-Fayumgo erretratuak antzinako Egipton egindako hileta-erretratuak dira, gure aroko I. eta IV. mende bitartean eginak, Egipto Erromako probintzia bat zen garaian. Zurezko oholetan eginda dauden margolan hauek sarkofagoetako momien gainean jarrita egoten ziren, eta hildakoei bizirik zeuden bitartean egindako erretratuak izaten ziren.

Margolan hauek 1888tik aurrera aurkitu ziren, Egiptoko Faiyum izeneko hirian, Kairotik 89km hegoaldera. Oso ondo kontserbatu dira, inguruko lehortasunari esker; gaur arte, mila erretratu inguru aurkitu dira.

Irudi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]