Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
50.000.000
🔎
Azalera
🏙️
Hiriburua
Erroma
📷
Argazkiak
ikusi
Erromaren mendeko lurraldeen bilakaera denboran zehar.

Antzinako Erromak Antzinaroan erromatar inperioak izan zuen historia eta garapenari egiten dio erreferentzia.

Erromatar Inperioa beste potentzia handi batzuekin gerran zegoen, esate baterako, Kartagorekin (Gerra Punikoek ehun urte baino gehiago iraun zuten). Inperio handi honek momentu gorena (inperioa gailur-gailurrean zegoenean) II. mendean izan zuen Mediterraneo osoan zehar.

Hasieran herrialdeen arteko biltzar bat baino ez zen.

Erromatar Inperioak jainko ugari zituen, neurri baten jainko grekoetan oinarrituta.

Julio Zesarren garaian, Erromatar Inperioak Vercingetorix-en Galia inbaditu zuen, Alesia K.a 52an setiatu ondoren.

Mendebaldeko Erromatar Inperioa askoz geroago desegin zen, 476. urtean inbasio germanikoak zirela-eta, honek Antzinaroaren bukaera eta Erdi Aroaren hasiera adierazi zuen. Hala ere, ekialdeak ia 1000 urte iraun zuen Bizantziar Inperio izenarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erromak hiru aro nagusi izan zituen: monarkia (agintea pertsona baten esku zegoen), Errepublika eta ondoren Inperioa (hemen ere agintea pertsona baten esku zegoen, baina inperioaren hedadura askoz zabalagoa zen, koloniak ere bazituzten, besteak beste).

Erromaren fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Romulo eta Remo otso-emearekin.

Kondairaren arabera, Erroma Romulo eta Remo anaiek fundatu zuten. Erroma Tiber ibaiaren ondoan sortzeko asmoa zuten, haurrak utzi zituzten eta geroago otsemeak batu zituen lekuan. Dena den, anaiak ez ziren bat etorri Erroma eraiki behar zuten tokiarekin. Hori dela eta, haien artean liskarra piztu zen, borrokatu ziren eta Romulok Remo hil zuen. Ondoren Romulok Erroma fundatu zuen. Hala ere, Erromako zazpi muinoetako batzuk populatuta zeuden, artzainak bizi ziren K.a VI. mendean. Baina konkistatzaile etrusiarrak izan ziren K.a VI. mendean hiria fundatu zutenak.

Monarkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteetan, Erroman erregeek gobernatzen zuten, hasieran sabinar jatorriko errege erdi-legendarioek, ostean, etrusiar jatorriko errege atzerritarrek. Garai honek Erromaren legendazko fundaziotik 753tik K.a 509ra arte (monarkia etruskoaren bukaera) iraun zuen. Garai honetan ezarri ziren erromatar gizartearen ezaugarri nagusiak (erlijioa, patrizioen eta plebearen arteko banaketa eta Servio Tulioren erreformen antolaketa politikoa).

Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Errepublikan boterea ez zegoen gizon bakar baten esku, baizik eta erromatar hiritarrek, magistratek eta Senatuak elkarrekin egiten zuten lan erabakiak hartzeko. Erromatar Errepublikak K.a 509tik (monarkia etruskoaren gainbehera) K.a 27ra arte (Zesar Augustoren botere-hartzea) iraun zuen. Garai honetan, konkistatu zuen Erromak Mediterraneoko zatirik handiena.

Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon batek, enperadoreak, boterea zuen erromatar historiako garaia da Erromatar Inperioa (monarkiarekin lehenago gertatzen zen bezala). Sarritan botererako ondorengotza zaila izaten zen. Erromatarrek haien inperioa osatu zuten eta defentsak (limes) eraiki zituzten inbasioetatik babesteko. Erromatar Zibilizazioa ezarri egin zen, baina erromatarrek atzerriko zenbait ohitura hartu zituzten. Kristautasuna agertu eta garatu zen. I. eta II. mendeak eta K.o III. mendearen hasiera Inperio Erromatarraren garaiaren sasoirik distiratsuenak izan ziren.

Erromatar Inperioaren dekadentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromaren gainbehera Erromatar Inperioaren bukaera izan zen. Atzerriko nazioek (batez ere herrialde germanikoek) sarraldi bortitzak gauzatu zituzten. Inperiorako ondorengotza kaotikoa zen eta armadaren esku zegoen. Kristautasuna inperioko erlijio ofiziala bihurtu zen. Erromatarrek, babes hobe bat lortzeko, inperioa zati bitan banatu zuten (359).

Mendebaldeko Erromatar Inperioa germaniarren inbasio handi batek garaitu zuen (406tik aurrera) eta 476. urtean desagertu zen. Ekialdeko Erromatar Inperioak baino ez zuen iraun.


Zer jakin nahi duzu?

Erromako historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]