Txikipedia:Elif Shafak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elif Shafak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elif Shafak 1971ko urriaren 25ean jaio zen Turkian. Unibertsitateko irakaslea izan da, baina orain nobela idazlea da. Horrez gain, Emakumeen eskubideen, LGTB komunitatearen eta adierazpen askatasunaren defendatzaile sutsua da.

Elif Shafak

Nazioarteko Harremanetan lizentziatu zen Ekialde Hurbilean, eta hortik aurrera Ankarako Unibertsitate Teknikoan, Turkian.

Turkiako egilerik irakurriena da. 17 liburu argitaratu ditu jada,, horietatik 11 nobelak. Bai turkieraz bai ingelesez  idazten du eta 50 hizkuntzatara itzuli da.

Bere lanak kultura eta literatura tradizio anitzetan oinarritzen dira eta Ekialdea eta Mendebaldea batzen saiatzen da, historiarekiko, filosofiarekiko, emakumeak gizartean gaiarekiko, gutxiengoekiko eta etorkinekiko interesa islatuz.

Turkiako, Britainia Handiko eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitateetan irakasle lanak egin ditu.  Bestalde, kazetaria eta nazioarteko foroko parte-hartzailea ere bada.