Txikipedia:Elur-jausi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elur jauzia aldapan behera erortzen den elur kopuru handi bat da. Abiadura eta masa handiak dituenez, hondamendi larriak sor ditzake.

Eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elur jauzi gehienek ekaitzen ondorioz sortzen dira, baina mugimenduarengatik eta elurteengatik ere sor daitezke. Gizakien garrasiak ez dute elur jauzi bat sortzeko indarrik, izan ere, oihuen presioa oso txikia da.

Elur masaren indarra zehaztea oso zaila da, izan ere, oso heterogeneoa da. Hainbat aldagairen menpe dago: tamaina, dentsitatea eta tenperatura. Elur-jausiak bi talde orokorretan banatzen dira:

Gainazalekoa, elur geruzaren zati bat solik mugutzen dena da.

Eta sakonekoa, geruza osoa mugitzen denean gertatzen da. Eta harekin, mendi zatiak eramaten ditu.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elur-jausi motak
Elur freskoko elur-jausia Plakako elur-jausia Elur hezeko elur-jausia
Puntu batetik abiatzen dena eta gero eta elur gehiago eramaten duena da. Mota ohikoena da, plaka bat, gainontzeko elur mantutik askatzen den elur trinko bat da, lurraren eta elurraren gainean irristatzen dena. Tenperatura gora egiten duenean gertatzen da, eta udaberrian, berriz, eguzkitan dauden maldetan.