Wikipedia, Entziklopedia askea


Elxeko dama kareharriz egindako eskultura iberiar bat da. Buruan belo batez estalitako didemaz osatuta dago.

Elxeko dama
Materiala: Kareharri landua eta polikromatua
Altuera: 56 cm
Zabalera: 45 cm
Sakonera: 37 cm
Pisua: Aurkitzailea:   Aldia:       65,08 kg Manuel Capello Esclápez K.A. V eta IV

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkarraldea eta sorbaldak kapa batez estalita agertzen dira. aurrealdean, anfora eta amuleto euskarriak dituzte hiru lepoko garrantzitsu. Aurpegiaren alboetan plakak eta infulak dituzten zintzilikarioak eta tunika ixten duen perone bat erakusten ditu. Jatorriz polikromatua zen eta begiak beirazko pastaz beteak zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza lanean zeudela eta, harri batekin egintzuten topo, garbitzen hasi zirenean irudi baten aurpegian bihurtu zen.  Eskultura harrizko lauzetako oinarri baten gainean zegoen, aurrealdea lurrez estalita zegoen eta atzealdea eta alboak lauzez babestuta zeuden.

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piezaren eragin estilistikoek bezala, haren exekuzioa ere anitza da. Aurpegiaren perfekzioa, greziar eskultura klasikoaren parekoa da.

Identitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntzaren unetik polemika sortu zen irudikatutako figuraren sexuaren inguruan. Aurpegiaren ezaugarriak, idealizatuak izateaz gain, estereotipatuak dira, eskultura etruskoetan edo greziar arkaikoan gertatzen den bezala. Euren izaerari dagokionez, baliteke jainko bat irudikatu nahi izatea baina benetako pertsona batean oinarritu zirela. Beraz, eskulturak izaera jainkotiarra bazuen, emankortasunaren jainkosarekin identifikatu daiteke.

Datu interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elxeko dama deitzen ñpden eskultura Parisera iritsi omen zen.
  • Iberiar kulturako eskultura bat da. piezak estilo greko-asiarra zuela uste baitzuten.
  • Bere aurpegiaren ezaugarriek greziar eskultura gogorarazten dute.