Wikipedia, Entziklopedia askea

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Eduki-taula

Martxoaren 8ari buruzko hormirudia

Emakumearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da mundu osoan. Oso egun garrantzitsua da feminismoarentzat, pertsona guztiei gogorarazten dielako emakumeek borroka handia egin behar izan dutela gizonen eskubide eta aukera berberak izateko.

Emakumeen eskubideen alde XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran sortu ziren mugimenduen borroka gogoratzen da, botoa emateko eskubidea eta laneko berdintasuna barne. Emakumearen Nazioarteko Egunaren lehen ospakizuna 1911n egin zen Europako eta Ipar Amerikako hainbat herrialdetan. 1917ko Errusiako Iraultzaren hasieran emakumeek izandako papera dela eta, martxoaren 8an ospatzen hasi zen egun hori hurrengo urteetan.

Ikasi Otsorekin Martxoak 8aren historiari buruz.

Gaur egun, martxoaren 8a aukera bat da oraindik ere mundu osoko emakumeen lorpenak aitortzeko eta ospatzeko, baita emakumeek herrialde eta kultura askotan dituzten arazoei buruz hausnartzeko ere. Eguna, halaber, soldata-berdintasuna, genero-indarkeria eta diskriminazioa bezalako gai garrantzitsuez ohartarazteko ere erabiltzen da.