Wikipedia, Entziklopedia askea

Enara azpizuri

      Entzun!

Enara azpizuriak habiara bidean.

Enara azpizuria (Delichon urbicum) hegazti txiki bat da. Uda partean herri eta hirietan aurkitzen dugu. Neguan Afrika hegoaldean egoten da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enara arrunta baino txikiagoa da. 13 zentimetroko luzera du eta 20 gramo pisatzen ditu. Burua, bizkarra eta buztana beltzak ditu eta azpialdea zuria da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enara azpizuriak intsektuak jaten ditu. Intsektuak hegan doala harrapatzen ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeen teilatuen azpian egiten ditu habiak. Talde haundietan ibiltzen direnez habi asko egiten dituzte toki berean. Habiak buztinezkoak dira eta itxura borobila dute. 5 arrautza jartzen ditu batera. Txitoak jaiotzen direnean hilabete egoten dira habian, hegan hasi aurretik.

Izena hainbat hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelaniaz: Avión común
  • Frantsesez: Hirondelle de fenêtre
  • Ingelesez: Common house martin