Txikipedia:Energia-efizientzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Energia-Efizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia-efizientzia ahalik eta energia baliabide kopuru txikiena erabiliz emaitza hobeagoak lortzeko gaitasuna da.

Energia-efizientziaren helburua, ekintza bat egiteko normalean behar den energia baino gutxiago erabiltzea da, emaitza berdina edo hobea lortzeko.

Modu honetan energia aurrezten dugu, eta ingurumena kaltetzea saihesten dugu.

Energia nola aurreztu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitza baten kontsumo energetikoa murriztu daiteke, hau lortzeko modurik onenetako bat kontsumo-ohituren aldaketa da.

Berokuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan berokuntzan erabilitako energiaren kontsumoaren erdia ez da beharrezkoa.

Energia aurrezteko modu hauek egokienak dira: arropa gehiago erabiltzea (edredoiak, tapakiak eta batak), etxea errazago berotzeko berogailuak ez estaltzea, leihoak ondo ixtea…

Ur beroari dagokionez, behar denean bakarrik erabiltzea komenigarria da.

Etxetresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitzetan energia aurreztea ere oso garrantzitsua da. Europan etxetresna gehienak etiketa energetikoak eramaten dituzte, eta hauetan tresna bakoitzaren efizientzia eta ingurunearekiko duen errespetuaren informazioa agertzen dira. Hauetako adibideak garbigailuak, hozkailuak… dira.

Etxetresnekin ohitura onak mantendu behar dira, hala nola, hozkailuaren atea ondo itxita

mantentzea.

Argiztatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argia gure etxeetan energia kontsumoaren %18-%20a da. Kontsumo hori murrizteko, kontsumo baxuko lanparak eta leihotik argia sartzea ezinbestekoa da.

Energia berriztagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energiaren efizientzia lortzeko energia berriztagarriak ezinbestekoak dira.

Etiketa energetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko etiketa energetikoa (arropa garbitu eta lehortzeko gailuetan)

Etiketa hau energia kontsumoaren eta gailuaren beste ezaugarri batzuen informazioa ematen du. Gainera, hauek kontsumitzaileen segurtasuna bermatzen dute.

Komenigarria da fabrikatzaileek etiketa energetikoak haien gailuetan jartzea.

Etiketa energetikoak, adibidez, telebistetan eta etxeko garbigailuetan erabiltzen dira.

Etiketa hauek hainbat informazio ematen dute:

  • Gailuaren fabrikatzailea eta modeloa
  • Energia-efizientzia mota ( A-tik D-ra, A izanda efizientzia handiena D txikiena, koloreak erabiliz)
  • Gailuaren soinuari eta kontsumoari buruzko piktogramak (marrazki bat).