Wikipedia, Entziklopedia askea

Energia eoliko

Jump to navigation Jump to search
Haize-sorgailuak.

Energia eolikoa edo haize-energia haizearen indarretik atera daitekeen energia da; gehienetan, elektrizitatea da energia mota honetatik ateratzen dena. Energia berriztagarria da, ez delako agortzen; haizea beti egongo da etorkizunean, eta haizetik energia atera arren, haizea ez da gutxiagotuko. Bestalde, berez, energia garbia da; ez du hondakinik uzten eta ez du kutsatzen.

Haizeak duen indarra aprobetxatzeko, haize-errota edo haize-sorgailu batzuk ipintzen dira mendigainetan edo leku haizetsuetan, energia sortzeko. Haizeak mugitzen ditu sorgailuek dituzten helize handiak, eta mugimendu horrek energia elektrikoa ateratzen du sorgailuak duen motore elektriko batean.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Eoliko hitza Eolo izenetik dator; Eolo hori Greziako mitologiako pertsonaia bat zen, haizeen jainkoa hain zuzen.

Elektrizitatea sortzeko baino lehenago ere erabiltzen zen haizearen indarra edo energia eolikoa beste helburu batzuetarako; adibidez, irina ehotzen zuten errotak mugitzeko edo belak zituzten itsasontziak nabigatzeko.

Haize-sorgailu bat mugitzen.

Dena dela, mundu guztiari ez zaio gustatzen haize-sorgailu handiak ikustea mendietan edo beste edozein lekutan; jende askok esaten du dorre luze horiek jartzeko, hondamen handiak egin behar direla mendietan, eta, gainera, hegazti asko hiltzen direla ere helizeengatik.

Energia eolikoa oso gutxi erabiltzen da oraindik, beste energia-iturri batzuekin konparatuta. Hala ere, zenbait herrialdetan oso aurreratuta daude; horrela, adibidez, Danimarkak sortzen duenaren energiatik herena haizeak sortutakoa da. Bestalde, Txina, Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak dira munduan energia eoliko gehien sortzen dutenak.