Txikipedia:Enya

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enya (Eithne Pádraigín Ní Bhraonáin)

Eithne Pádraigín Ní Bhraonáin da bere izen osoa.

1961eko maiatzaren 17an jaio zen, Irlandan. Abeslaria da.

Bederatzi seme-alabetatik bosgarrena da. Gainera Enyak sustrai espaniarrak ditu.

Piano eta musika klasikoko ikasketak egin zituen. Hiru anaiak, osaba-izebekin batera, jazz-musika talde bat osatu zuten, Clannad izenekoa.

1980an taldean sartu zen, bere bi diskoren grabazioan parte hartuz: Crann Ull eta Fuaim. Abesbatzetan parte hartzeaz gain, Wurlitzer piano elektrikoa eta gero Prophet 5 sintetizadorea jotzen ditu.

1982ko otsailean, Europan zehar jira bat egin ondoren, taldea utzi eta Artanen, Dublingo iparraldean egon zen.

1984an, David Puttnam zinema-ekoizlearen enkargua jaso zuen. Produktoreak The ΚPrince (Printzea igel bihurtuta) film luzerako konposatzeko eskatu zion.