Txikipedia:Erika Choperena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erika Choperena 1990eko martxoaren 5ean sortu zen. Aurten 33 urte egin ditu.  Antoine Griezmann-en emaztea da, baina Instagramen influentzaile lanarentzat ezaguna da.

Bera

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erika Choperena Beratarra (Nafarroan)da. 2008-an Griezmann eta Erikak elkar ezagutu zuten futbolaria Donostiako Errealean ari zelarik. Geroztik ez dira sekulan bereizi.

Gaur egun, 3 haur dituzte: Mia, Amero eta Alba. Bere haur zaharrena Mia deitzen da eta 2016-eko apirilaren 8an sortu da. Haien bigarren haurra Amero-ren izena du eta 2018-ko apirilaren 8an sortu da. Azken haurra Alba deitzen da eta 2021-eko apirilaren 8-an sortu da.

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erikak moda maite du eta “Cordialmente Erika” blogean gustukoak zituen jantzien argazkiak eta iritziak ezartzen zituen. Baina, 2016an, zangobaloi Euro txapelketa garaian, Griezmann-en karrera ainitz hobetu zen, eta bere izena prentsan ateratzen zen. Ondorioz, Erika Choperenak bere Instagram eta Blog kondua ezabatu zituen. [1]

Erreferentziak                                                                      [aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Qui est Erika Choperena, la femme d’Antoine Griezmann ? - Elle» elle.fr 2016-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).