Txikipedia:Erlo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erlo Gipuzkoako mendi bat da, Azpeitia eta Azkoitia herrien artean kokatzen dena.


Erlo mendia Zestoako Lasaotik

Izarraitz mendilerroko tontor garaiena da, Kakueta eta Xoxote mendiak alboan izanda. Kostaldetik 10 kilometrotara dago eta Urola ibaiak zeharkatzen du harana.


Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorrean gurutze bat aurki dezakegu eta bertatik euskal kostaldea bere zabalera osoan ezagutu daiteke, Matxitxako lurmuturretik Higer lurmuturreraino.


Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Zorrospeko lepotik

- Azpeitiatik

- Azkoitiatik

- Zestoatik


Izarraitz mendilerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izarraitz Gipuzkoako ipar-mendebaldean dagoen mendilerroa da. Kobazulo askoren existentzia ematen du eta bertan aztarna arkeologikoak aurkitu izan dituzte; Ekaineko leizean, adibidez.


Izarraitz mendikatea Endoiatik