Gipuzkoa Euskal Herriko kostaldeko probintzia bat da. 1.813 kilometro karratu eta 670.809 biztanle ditu (gipuzkoarrak). 87 udalerri ditu. Hiriburua Donostia da. Zazpi eskualdetan banatuta dago.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kostaldean egon arren, menditsua da. Mendiak ez dira oso altuak. Hauek dira mendi nagusiak: Aizkorri (1.528 metro), Ganboa (1.402 metro), Txindoki (1.346 metro).
Kostaldean itsasadarrak, lurmuturrak eta hondartza asko daude. Hondartzak txikiak dira, baina oso turistikoak.
Hauek dira ibai nagusiak: Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba.
Klima epela eta hezea du. Tenperatura-aldaketa handirik ez da izaten urtean zehar, eta euria urte osoan zehar egiten du.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Giza aztarnarik zaharrenak Praileaitzen eta Lezetxikin aurkitu dira. Praileaitzeko aztarnek 200.000 urte inguru dituzte.
Erromatarrak heldu zirenean, hiru leinu bizi ziren lurraldean: Karistiarrak, barduliarrak eta baskoiak.
Erromatarren aztarnak topatu dira Irunen, Oiartzunen eta Hondarribian.
Erdi Aroan Iruñeko eta Nafarroako Erresumaren parte izan zen Gipuzkoa. 1199an, Gaztelako Erresumak konkistatu zuen.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2014an 715.148 biztanle zituen.
Hauek dira hiri nagusiak (2008ko datuen arabera): Donostia (184.248 biztanle). Irun (60.914 biztanle). Eta Errenteria (39.813 biztanle).
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleen %51 inguru euskalduna da. Eta %19 inguru ia euskalduna.