Txikipedia:Erreferendum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Botoa ematen.

Erreferenduma hiritarren artean egiten den bozketa edo herri-galdeketa bat da, halako lege bat edo proposamen bat onartzea edo ez onartzea erabakitzeko helburua duena. Bai edo ez dira erreferendum batean dauden aukera bakarrak, baina hiritarrak boto zuria eman edo abstentziora (botorik ez ematea) jo dezake.

Herrialde bakoitzean bere modura antolatuta daude herralde bakoitzaren konstituzioaren arabera, eta horregatik erreferendum baten ezaugarriak desberdinak izan daitezke herrialde batetik bestera.

Dena den, erreferendumak bi eratakoak izan daitezke, haren emaitzaren arabera:

  • Erreferendum loteslea: honelakoetan, gobernuak erreferendumean hiritarren gehiengoak erabakitakoa bete behar du (gobernua horretara lotzen duelako). Askotan, erreferendum baten emaitza loteslea izateko, ezinbestez gutxieneko hiritar-kopuru batek parte hartu behar izaten du (gutxieneko quorum bat behera dela esaten da).
  • Kontsulta-Erreferenduma: honelakoetan, gobernuari erabakia hartzen laguntzeko egiten da erreferenduma, baina gobernuak du azken erabakia, eta hau erreferendumaren emaitzaren kontrakoa izan daiteke. Mota honetakoa izan zen 2016. urtean Europar Batasunean (EB) egoteari buruz Erresuma Batuan egin zen galdeketa; EBtik irtetearen aldeko jarrerak irabazi zuen, baina bi urte geroago erabaki hori ez da oraindik gauzatu.