Wikipedia, Entziklopedia askea

Erregela graduatu

Zurezko erregela zahar bat.

Erregela bat (edo erregela graduatu bat, zehazki) lerro edo marra zuzenak egiteko eta bi punturen arteko distantzia neurtzeko erabiltzen den objektu bat da.

Marra zuzenak egiteko, erregela paper baten gainean jarri eta arkatza pasa daiteke erregelaren gaineko ertzetik eta, horrela, marra zuzen bat ateratzen da. Eta, bestetik, neurketak egin ahal izateko, ertz luzeetan halako marratxo txiki batzuk izaten dituzte erregelek, milimetroak eta zentimetroak markatzeko.

Gaur egun, eskoletan erabiltzen direnak plastikozkoak izaten dira; baina badira metalikoak ere, batez ere lantoki batzuetan erabiltzeko, sendoagoak baitira, eta aspaldian zurezkoak ere izaten ziren.

Erregelak oso aspaldi asmatu ziren; ezagutzen den zaharrenak 4.400 urte ditu, kobrezkoa zen eta Sumer izeneko zibilizaziokoa zen (gaur egungo Irak).