Txikipedia:Errota (Tolosa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errota Tolosako Alde Zaharrean Oria ibaiaren ertzean dagoen eraikina da. XIV. mendean eraiki zen eta Tolosako Udalarena izan zen XIX. mendearen amaiera arte. Boinas Elosegi enpresak mende batez errota ustiatu zuen energia lortzeko. 70eko hamarkadan errota erabiltzeari utzi zioten, eta berriro ere udalarena izatera bueltatu zen. Birgaituta, gaur egun haur-liburutegia da.

Errota