Txikipedia:Errugbi (kirola)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errugbi (kirola)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errugbia taldeka jokatzen den kontaktuzko kirola da, inglaterran sortu zen 1845-garren urtean. Kirol hau lehen ez zen kirol bat, oso bortitza zelako. Kirol hauen araudiak aldatu izan ziren ia urtero.

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japan vs Samoa Rugby

Nahiz eta lehen  errugbia kirol moduan ez ezagutu, bere jatorria hainbat lekutatik dator. Ezagutzera eraman zutenak aztekak izan ziren, baloiarekin jolasten Jainkoarekin lotura bat edukiz eta baloiari eguzkiaren forma emanez.Horren helburua zen baloia denbora osoan mugimenduan edukitzea bizitzaren jarraipenaren eta fruituen hazkundearen irudikapen bat egiteko.

SORRERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errugbia sortu aurretik futbola zen Ingalaterran kirolik jokatuena; egia da lege finkorik ez zegoenez jarrita oso zaila egiten zela benetako futboleko legeak zein ziren jakitea. Horren ondorioz sortu zen oraingo futbola edo futbol modernoa.1823an sortu zela esaten da errugbi modernoa William Webb Elis aitzindari gisa izendatuz.

ARAUAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte askotan ikaragarri aldatzen joan dira legeak errugbian eta oso garrantzitsuak dira, kontaktu fisikoa asko erabiltzen baita. Horren arrazoi handietariko bat da partiduan edo entrenamenduan arauak zintzo betetzearen derrigortasuna, horren aurka joanez gero epaile batek zigortzea edo min fisiko zein psikologikoa jasatea dakar.

Rugbiko baloia

BALOIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma obalatua eta neurri hauek eduki behar ditu:

  • Luzera: 280mm-tik 300mm-ra bitartean
  • Zirkunferentzia: 580mm-tik 620mm-ra bitartean
  • Pisua: 400g-tik 440g-ra bitartean
  • Elipsea: 740mm-tik 770mm-ra bitartean

Normalean neurri hauekin jokatzen da errugbian; salbuespen bakarra egoten da: umeen baloien neurriak txikiagoak izaten dira eta ondo egokituta daude.

Partida batean hainbat baloi edukitzen dira, edozein kasutan baloiaren erabilera zuzena ezin bada bermatu.

Horretarako, hainbat baloi edukitzen dira eta ahal den neurri eta presio berdinenean edukitzen saiatzen dira, bi taldeetako inorentzat ez dadila onurarako izan. Baloiaren presioak 65,71-68,75 kilopaskaletan egon behar du.

Jokalari kantitatea eta aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rugbiko alineazioak

Talde bakoitzak 15 jokalari baino gehiago ezin ditu eduki zelaian jokatzen. Aldaketak egiteko ere  jokalariek aulkietan egon behar dute norbaitek mina hartuz gero aldatzeko aukera hori edukitzeko eta partida jokatu ahal izateko.Ijoglaterrako langileak beti 18 jokalari ekartzen dituzte

Entrenatzaileak 16, 17 edo 18 jokalari ematen baditu partidura, derrigorrezkoa izango du zelaian lehenengo ilaran lau pertsona edukitzea jokatzen. Aldiz, 19, 20, 21 edo 22 jokalari bidaliz gero partidara, gutxienez bost jokalarik derrigorrez jokatu beharko lukete lehenengo ilaran.