Txikipedia:Esku-huskako pilota

Wikipedia, Entziklopedia askea

Esku pilota pilota-jokoen aldaera bat da, pilota eskuekin kolpatuz jokatzen dena. Binaka edo banaka jokatzen da. Lehiaketetan, batzuk gorriak izaten dira; eta haien aurkakoak, urdinak.

Joko-arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakea xafla urdin eta gorri batekin erabakitzen dute eta tokatzen  zaion aurrelariak sakatzen du. Sakea 6ko koadrotik hasten da korrika aurrera eginez eta 4ean botea egiten du  aurreraxeagotik  sakatzeko.

Buruz buruko txapeldunak beti kamiseta gorria eramaten du. Txapeldunaren faltan, lehenago debutatu zuenak.

Sakeak balio izateko  labur edo motz marren artean egin beharko du punpa zabaleko marratik pasa gabe. Eta zabaleko marratik kanpo bada txarra izango da eta tantoa beste taldearentzat izango da.

Pilotak beti jo behar du frontiseko txaparen gainetik, hau jo gabe. Txapatik behera jo ezkero, kale izango da, tantoa aurkariarentzat izango delarik.  Era beran, pilotari bote batean ez badiozu ematen, aurkariarentzat izango da tantoa.

Partida 16, 18 edo 22 tantora izaten da.

Jokin Altuna, gaur egungo pilotari ospetsuena.

Pilotari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira pilotari batzuk, fama handia hartu dutenak, adibidez: Jokin Altuna amezketarra, Aitor Elordi mallabitarra, Unai Laso erroibartarra, Peio Etxeberria ultzamarra, Amaia Aldai gasteiztarra.