Txikipedia:Pilota

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pilota Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har, 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak galduko du tantoa. Normalean, 22 tantotara jokatzen da baina beste batzuetan 18 ra.Emakumezkoak eta gizonezkoak ibiltzen dira eta kategorietan banatzen dira:

- Benjaminak

- Alebinak

- Infantilak

- Kadeteak

- Jubenilak

- Afizionatuak

- Profesionalak


Txapelketa hauek dira garrantzitsuenak:

- Buruz-burukoa

- Lau terdi

- Binakakoa


Pelota batekin jokatzen da. Gazteek “goxua” pelotak erabiltzen dituzte eta horiek, bigunak izaten dira ; eskuetan ezer ez jartzeko adinekoak. Biziak eta motelak, pelotaren araberakoak izaten dira. Handiagoek berriz, pelota biziagoak erabiltzen dituzte eta eskuetan takoak erabiltzen dituzte.