Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1922ko abenduaren 18a
Bronx
💀
Heriotza
2006ko azaroaren 11
Stanford
🔨
Lanbidea
genetista
📷
Argazkiak
ikusi

Esther Lederberg, Estatubatuar mikrobiologoa izan zen. Bere izen osoa Esther Miriam Zimmer da. Bere jarduerak mikrobiologoa eta genetista izan ziren. Zientzialari honen gurasoak Pauline Geller Zimmer eta David Zimmer dira.

Bere heriotzaren arrazoia bihotzaren gutxiegitasuna izan zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esther Lederberg

Estherrek irabazi zuen beka bat New York hiriko Hunter College unibertsitatean ikasteko. Bere asmoa hizkuntzak ikastea zen, baina biokimika ikasten amaitu zuen, irakasleek ez zuten bere ideia onartzen, emakumeek zientzian aukera askorik ez zutela uste baitzuten. 1942an lizentziatura amaitu ondoren, genetikako masterra ikasi zuen Stanford-eko unibertsitatean, non biologia irakasle laguntzaile bezala soldata txiki bat irabazten zuen, eta, batzuetan disekzio klaseko igelen hankak eramaten zituen afaltzeko.

1946an masterra lortu eta Joshua Lederberg-ekin ezkondu zen. Esther, Joshuak Wisconsingo Unibertsitatean zuen ikerketa-taldean sartu zen, ikertzaile elkartu gisa, eta doktore- titulua lortu zuen lau urte geroago.

[1][2][3] [4][5]

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Bakteriofago lambda.

- Bakterioen ugalkortasun faktorea.

- Plaken erreplika metodoa.

Matilda Efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere senarrak, Joshua Lederberg-ek, Fisiologiako edo medikuntzako nobel saria irabazi zuen 1958an, bakterioen birkonbinazio genetikoari eta material genetikoaren antolaketari buruz egindako aurkikuntzagatik. Saria jaso bitartean, ez zuen Esther inoiz aipatu, nahiz eta lana elkarrekin egin.

Joshua Lederberg

Emplegatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New York Botanical GardenCarnegie Institution for Science,  Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Esther Lederberg, la microbióloga que nos enseñó a estampar bacterias - Micronautes» unautes.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Esther Lederberg, microbióloga | Efemérides» Mujeres con ciencia 2015-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  3. Esther Lederberg. 2020-09-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  4. Stanford (Kalifornia). 2019-12-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  5. (Ingelesez) «10400. Bronx. Baychester. | Karte von new york, Manhattan karte, New york city reise» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).