Txikipedia:Etzakit
Etzakit (1995-2001) trikiti eta pop musika uztartu zituen musika-taldea izan zen. Hernanin sortu zen (Gipuzkoa), 1995ean, eta lehen diskoa grabatu aurretik hainbat plaza eta erromeritan aritu ziren. Guztira, bi disko argitaratu zituen. Lau taldeekidetik Xabier Solano soinu jolea nabarmendu da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xabier Solanok (ahotsa eta eskusoinua), Jon Mari Beasainek (panderoa) trikiti bikotea osatu zuten 90eko hamarkadaren hastapenetan. Hainbat erromeria eta lehiaketatan hartu zuten parte, eta beste zenbait garapenen artean, Euskale Herriko txapela hiru aldiz jantzi zuten gazte mailan. Geroago batu zitzaizkien Ander Barrenetxea (bateria) eta Aitor Zabaleta (baxua), eta Etzakit sortu zen. Laukoteak 1995eko urtarrilean jo zuen lehen aldiz jendaurrean, eta urtea amaitzeko 90 ziren egindako emanaldiak. Kopuru hori gainditu egin zuten 1996an, 120 kontzertu jo baitzituzten. 1997an Estatu Batuetan aritu ziren; New Yorkeko Euskal Etxean eta New Jersey hirian, hain zuzen ere.