Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskadi Ta Askatasuna

Eduki-taula

Euskadi Ta Askatasuna, ETA siglez ezagunagoa, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi zituen erakunde armatu klandestinoa izan zen, 1958ko abenduan sortua, eta 2018ko maiatzaren 3an desegina. Munduko herrialde gehienek, eta Euskal Herrian dauden instituzio eta alderdi politiko gehienek talde terroristatzat hartzen zuten. Herritar sektore batzuek babesa eskaini izan diote, historian zehar.