Txikipedia:Feliciano Beobide

Wikipedia, Entziklopedia askea

Feliciano Beobide, Tolosan, 1888ko ekainaren 9an jaio zen, eta 1956ko uztailaren 24ean hil. Eduardo Mokoroarekin pianoa eta biolina ikasi zituen. Lekeitioko Musika Bandaren zuzendaria izan zen 1915etik 1920era. 1922an Tolosako Bandaren zuzendaria izendatu zuten, eta Udal Musika Akademiako zuzendaria ere izan zen. Elizondo eta Doneztebeko musika-akademiak eta Bidasoako Soinu-jotzaileen Elkartea sortu zituen.