Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
905.502
🔎
Azalera
18.274 km²
🏙️
Hiriburua
Suva
📷
Argazkiak
ikusi
Fijiko bandera
kokapena


Fiji Ozeanian dagoen herrialde bat da.


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano bareko hego-mendebaldean dagoen uharte bat da.Melanesiaren erdian dago, 18.274 kilometro koadro ditu. 2018an, 912.241 biztanle zituen. Fijiren hiriburua Suva da. Guztira 322 uharte eta 522 uharte txiki dira, eta hoietako 106tan bizi da jendea. Guztira 18.274 kilómetro koadroko leku osatzen dute. Uharte handienak,Viti Levuk eta Vanua Lexuk dira. Llurraldearen zatirik handiena betetzen dute. Beste uharte talde batzuk ere badaude: Kadavu, Moala,Mamanuca, Lau, Lomaiviti,Rotuna eta Yasawa. Ingelesa hizkuntza ofiziala da, baina bertakoek gehienbat fijeraz hitz egiten dute.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte gehienak menditsuak dira , mendi gehienak 1.000 metro inguruko altuera dute. Handienak sumendi uharteak dira eta koral atoloiak, berriz, txikienak. Fijiko klima tropikala eta euritsua da.

Flora eta Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landaredi tropikal asko dago. Ohikoenak coco zuhaitzak eta palmondoak dira, otarrak egiteko. Kava izeneko landarea asko landatzen da Fijin, piperraren familiakoa da. Bere sustraiak lehortu eta urarekin nahasten dira, beran ohikoa den edaria egiteko. Fijiko lurrak oso emankorrak dira

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniarrak eta amerikarrak bertatik bota eta gero, britaniarrak hartu zituzten Fijiko uharteak 1874. urtean, eta kolonia bihurtu zuten. 1970ean independentzia eskuratu zuten. 1992ko hauteskundeetan lehen ministroa izendatu zuten.