Txikipedia:Friedrich Engels

Wikipedia, Entziklopedia askea
Friedrich Engels

Friedrich Engels, 1820.urteko azaroaren 28an jaio zen Barmen, Alemanian. 1895.urtean hil zen Londresen, hirurogeita hamabost urterekin. Filosofo eta iraultzaile alemaniarra izan zen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia burges (diruduna) eta erlijioso batekoa izan zen. Aitaren fabrikako arduradun izan zen Manchesterren eta horrela, langileen baldintza txarretaz ohartu zen. Azkenik, langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika bat egin zuen, sozialismoaren aldetik. Langileen askatasun beharra aldarrikatu zuen bertan.

Lagun mina eta bien arteko eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manifestu Komunista

Engelsek, bere bizitzan zehar lagun oso ona eduki zuen, Karl Marx. Bi lagunek batera, mugimendu sozialistan parte hartu eta komunismoarentzako obra garrantzitsuak idatzi zituzten. Manifestu Komunista izeneko obra dugu nabarmenena. Engels, I. eta II. Internazionalaren buruzagia (jabe,arduradun) izan zen.

Lehen Internazionala, langileak biltzeko sortua eta nazioarteko erakunde sozialista izan zen. Erakunde hau 1864. urtean sortu zen Londresen. Bigarren Internazionala berriz, 1889.urtean sortu eta 1916.urtean desagertu zen. Lehen Internazionalaren pentsamenduak jarraitu zuen taldeak.

Engelsek Errusiarekin eduki zuen lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marx eta Engelsen lan teorikoak, iraultzaren bidez, Errusian praktikan jarri eta gizarte komunista sortu zuten.