Txikipedia:Galtzagorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galtzagorria

Galtzagorriak euskal mitologiako pertsonaia batzuk dira, Euskal Herriko tradizio eta kondairetan oso garrantzitsuak direnak. Mitologiaren arabera, galtzagorriak izaki magikoak eta txiki-txikiak dira, begi bistaz ia ikusten ez direnak. Galtzagorriek talde-lana garrantzitsua dela erakusten dute. Izaki txiki hauek besteei laguntzean lortzen den poztasunaren balioa erakusten dute.

Zer egiten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Galtzagorriei modu desberdinetan deitzen zaie tokiaren arabera, besteak beste, Aidetikako (Saran); Aiharra, Haio (Lapurdin); Beste mutilak (Gernikan), Patuek (Muxikan), Mamarroak (Zarautzen)…

Galtzagorriek gizakiei etxeko eta baserriko lan guztietan laguntzen diete. Egin beharreko eginkizunak zailak eta ikaragarriak izan arren, azkar batean egiten dituzte. Gainera, galtzagorriak beti laguntzeko prest daude, hori da haien ezaugarri nagusia.

Hala ere, batzuetan pixka bat nekagarriak direla esaten da, haien jabearen inguruan biraka-biraka egoten direlako oihuz galdezka: "eta orain zer? eta orain zer?".

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso txikiak diren gizon eta emakumeak dira. Gizaki itxura dute, baina haien belarriak iratxoenak bezalakoak dira eta izenak dioen bezala, praka gorriak dituzte beti jantzita.

Galtzagorrien kondaira


Olentzero ezagutzen dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galtzagorrien eta Olentzeroren arteko harremana oso estua da. Izaki magiko hauek Olentzerorekin batera bizi dira. Horrek galtzagorrien eta Gabonetako jaien arteko lotura indartzen du, biek paper garrantzitsu bat dutelako Euskal Herrian Gabonak ospatzen direnean.