Eguberriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eguberrietan ohiko Eguberrietako zuhaitza.

Eguberriak edo Gabonak Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko egunak eta egun horietan ospatzen diren jaiak dira, hala nola Gabon eguna, Eguberri-eguna, Gabonzahar, Urteberri-eguna eta Errege-eguna. XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, kontsumismoak oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du, Eguberria kontsumismoaren jai nagusi bihurtzeraino: munduko gizarte kontsumistenetako erdi eta goi mailetako jendeek, urte sasoi horretan, diru kopuru handiak xahutzen dituzte opariak erosten eta oturuntzak prestatzen.

Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oturuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguberrietako ospakizunik zabalduenetakoak dira oturuntzak. Familiak eta adiskideak mahai inguruan biltzen dira. Euskal Herrian, bereziki ospatzen dira Gaboneko afaria, Eguberriko bazkaria, Gabonzaharreko afaria eta Errege eguneko bazkaria.

Apaingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguberriko zuhaitza.

Apaindura bereziek tradizio luzea dute historian zehar, eta Gabonetako hiru kolore nagusiak berdea (zuhaitzena), zuria (elurrarena) eta gorria (bihotzena eta Santa Clausena) dira. Gabonetako zuhaitza, hasteko, Alemanian erabiltzen hasi zen dirudienez, XVIII. mendean. Ordutik, oso ohitura zabalduta dago munduan zehar izeia ipintzea (Douglas izeia ohikoena da), hala kalean nola etxean, hainbat apaingarrirekin, bolak, argiak eta abar. Internet erabiltzaile amorratuentzat sortu dira izei itxurako USBak eta baita elur-panpina itxurakoak ere.

Bestela, kaleetako argi bereziak, jaiotzaren irudiak (Jesus, Maria, Jose, astoa, idia, aingeruak, artzainak, ardiak, Ekialdeko Aztiak eta abar), ezkilak, kandelak eta galtzerdiak apaingarri tipikoen artean ditugu.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko Gabonetako ereserkiak Antzinako Erromaren garaian sortu zituzten, IV. mendearen inguruan. VIII. eta IX. mendeetan mota horretako musika sartu zen Ipar Europako monasterioetan, eta XII. mendean Paris aldeko monje batek herri-abestietaranzko trantsizioa egin zuen, gaur egungo Gabon-kantak direnak. "Adeste Fidelis" ezaguna, adibidez, XVIII. mendean konposatutakoa bada ere, Erdi Aroko hitzek osatzen dute. Protestantismoaren barruan, bestela, Martin Luther Gabon-kanten bultzatzailea izan zen, Aro Modernorako bidean.

Austrian eta XIX. mendeko hasieran "Stille Nacht, heilige Nacht" ("Silent night", "Noche de paz" edo "Gau erdian"[1]) abesti guztiz famatua konposatu zuten, eta urte batzuk geroago "Jingle Bells" sortu zuten AEBetan. Bestela, "Hator hator" euskal abesti ezaguna Jesus Guridik ondu zuen.

Azkenik, azpimarratzekoa da Vienan (Austria) hiriko Orkestra Filarmonikoak urtero urtarrilaren 1ean urteberri-egunean egiten duen kontzertua, mundu osorako zuzenean ematen dutena. 1939an lehen aldiz egin zuten.

Opariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohitura zaharra da munduan zehar umeei Gabonetan opariak ematekoa, bai eta helduen artean ere. Horretarako, klasikoa da misterio giroa sortzea oparien ekarlearen inguruan, eta horren adibide nagusia da mundu mailan hedatu den Bizarzuriren irudia, anglosaxoi herrialdeetan Santa Claus izenarekin berrasmatua eta Frantzian Aita Noel izenarekin jarraitua.

Espainian eta Amerikako herrialde batzuetan Errege Magoak pertsonaia garrantzitsuenak dira zeregin horretan, eta Euskal Herrian azken hamarkadotan indarra hartu du Olentzerok.

  1. Gabonetan, euskaraz ere bai! Nafarroako Gobernua (2010)