Txikipedia:Garazi Arrula
Itxura
Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, Nafarroa, 1987) nafar itzultzailea, editorea eta idazlea da, eta gaur egun 37 urte ditu.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4 hizkuntza mintzatzen ditu: Ingelesa, Espainola, Frantsesa eta sustut Euskara.
Magisteritzan diplomaduna eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da.[1]
Korrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]23. Korrikan, Garazi Arrula Ruizek plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Baionako Herriko Etxearen parean. Irundik atera eta 11 egunetara mezu gogoangarriak azpimarratu du.[1]
Korrika da herri bat gose
iraun baino, haginka
Herri anbiziotsu bat
ez baita husten agiritan[1]
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuinak sortu ditu adibidez Lurraz beste eta Gu orduko hauek.
Liburu batzuen itzulpenak euskaraz egin ditu ere.
Gaur egun, editorea da, Txalaparta argitaletxean.[1]