Wikipedia, Entziklopedia askea

Genero-rol

Eduki-taula

Bi genero-rol tradizionalak irudikatzen dituzten koloreak.

Genero-rolak gizonek eta emakumeek, diren generokoak direlako, izan behar duten moduari buruzko aurreiritziak dira. Pertsona batzuen ustez, neska edo mutil izateagatik jarraitu behar diren "idatzi gabeko arau" multzo bat dira genero-rolak.

Adibidez, batzuek uste dute mutilek indartsuak eta ausartak izan behar dutela eta ez dituztela beren emozioak erakutsi behar, eta neskek sentiberak eta maitagarriak izan behar dutela eta moda edo etxeko lanak eta antzeko gauzak gustatu behar zaizkiela. Genero-rolek gure janzkera, portaera eta gustatzen zaizkigun gauzak alda ditzakete.

Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da jakitea genero-rolak ez direla "naturalak" ezta finkoak edo aldaezinak ere; gizarteak sortutako ideiak besterik ez dira.

Mundu guztia ez dator bat rol hauekin, eta ez luke arazorik egon behar genero-rolak jarraitzen ez dituzten pertsonekin.

Genero-berdintasunean, bakoitza nahi duen bezalakoa izan daiteke, genero-rolak bete beharrik gabe. Askatasuna eduki beharko genuke guztiok gure portaera eta gustatzen eta interesatzen zaizkigun gauzak aukeratzeko, gure generoa edozein dela ere. Garrantzitsuena pertsona bakoitzari berak erabakitako moduan bizitzen uztea da, genero-rolak betetzera behartu gabe.